Skip to main content

Erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon dago jada

By Ekoberriak

Erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon dago jada Datorren ostiralera arte, hilak 15, izango da bertan Datorren ostiralera arte, Amorebieta-Etxano Zubiondo plazan egongo da gure erakusketa ibiltaria, arratsaldez, nekazaritza eta elikadura ekologikoari buruzko informazioa eskaintzeko. Bertara hurbiltzen zaretenoi inkesta labur bat egiteko aukera eskainiko zaizue eta, trukean, pintxo gozo bat dastatu ahal izango duzue. Zatozte bisitan!

Read More

Lurzorua egitaraua martxan 21-22 ikasturterako

By Ekoberriak

Lurzorua egitaraua martxan 21-22 ikasturterako LURZORUA programak lurra baliabide didaktiko moduan erabiltzea proposatzen du, lurzoru emankorra zaintzearen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin. Aldi berean, ekoizpen eredu ekologikoaren alde apostu egiten duten baserritarrek lurrarekin hartzen duten konpromisoa erakutsi nahi du. Jarduera hau, praktika aktibo baten bitartez ikasleak bere inguruko lurzoru emankorrera gerturatzean oinarritzen da. Honen iraupena eskola-jardunaldi bat izango da eta Amorebieta Etxanon egingo da. Herri honetan kokatuta dagoen Euskadiko Nekazaritza eta…

Read More

Azoka ekologikoa Errenteriako Gamon zumardian

By Ekoberriak

Azoka ekologikoa Errenteriako Gamon zumardian Larunbat honetan, goizeko 10:00etatik 14:00etara Errenteriako Gamon zumardian Larunbatean, irailak 11, azoka ekologikoa izango da Errenteriako Gamon Zumardian. Azoka hau Biolur Elkarteak, Errenteriako Udalak, Errenteria Eko Aktiboak eta Landaola Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren babesarekin. Aurten zazpigarren edizioa du…

Read More

Erakusketa ibiltaria Elorrion izango da ostiralera arte

By Ekoberriak

Erakusketa ibiltaria Elorrion izango da ostiralera arte Ostiralera arte, Elorrioko Nizeto Urkizu kalean (Anbotopeko Salmenta Puntuaren ondoan) egongo da gure erakusketa ibiltaria, goizez eta arratsaldez, nekazaritza eta elikadura ekologikoari buruzko informazioa eskaintzeko. Bertara hurbiltzen zaretenoi inkesta labur bat egiteko aukera eskainiko zaizue eta, trukean, pintxo gozo bat dastatu ahal izango duzue. Zatozte bisitan!

Read More

Donostian eta Elorrion azoka ekologikoak asteburuan

By Ekoberriak, Ekoizpen ekologikoa, Elikadura ekologikoa

Donostian eta Elorrion azoka ekologikoak asteburuan Asteburu honetan, larunbat eta igandean, produktu ekologikoak eskuratzeko aukera izango da Donostian eta Elorrion Irailaren 4an, larunbata, azoka ekologikoaren hogeigarren edizioa beteko da Donostiako Boulevard zumardian. Azoka Biolur Elkarteak eta Landaola, Landa Garapeneko Elkarteen Federazioak antolatu dute, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren babesarekin. Urtero, udan antolatzen den azoka honetara 20 bat ekoizle bilduko…

Read More

Gure erakusgune ibiltaria apaintzen ari dira

By Ekoberriak

Gure erakusgune ibiltaria apaintzen ari dira   Aurrerantzean herriz herriko erakusketa ibiltarietan ikusi ahal izango dugu   Irailaren 3ra arte Irrimarrako kideak gure erakusgune ibiltaria apaintzen arituko dira Bilboko Itsas Museumen. Zuzenean ikusi ahal izango duzue nola margotzen duten datorren igandean Elorrion izango den azokarako prest edukitzeko. Hortik aurrera, edukiontzi dotorea izango dugu herriz herriko erakusketa ibiltarietan.

Read More