Sareko

ekologikoa eta bertakoa

Sareko bilatzailea

Zer da?

Gure inguruko elikagai ekologikoak non eta nola eskuratu jakiteko bilatzailea.

Euskadin zirkuitu laburrean elikagai ekologikoak saltzen dituzten ekoizleen salmenta guneak bistaratzen dira, hala nola, dendak, kontsumo-taldeak, azokak, ustiategiak…

Bilatzailearen indargunea

Bilatzaile honen berezitasun nagusia da hemengo egileek beraiek zuzenean elikatzen duten bilatzailea dela. Hau da, informazioa zuzenean iristen da kontsumitzailearengana, inguruan dauzkan ziurtatutako ekoizle eta eraldatzaileen eskutik.

Bilatzailea

Eta…Sareko puntuak

Zer dira?

Elikagai ekologikoen eskaerak egiteko sistema da, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak zure eskura jartzen duena.

EAEn nekazaritza-ekoizpen ekologikoa egiten duten ekoizleek antolatu eta kudeatzen dituzten merkatuez osatuta dago. Sistema honek kontsumitzaileak erosketa zuzenean ekoizleei egitea ahalbidetzen du, bitartekaritzarik eta kosturik gabe.

Ikusi Sareko puntuak

Nola funtzionatzen du?

“Sareko puntuak” ekoizle batek edo ekoizle talde batek antolatutako merkatuak dira, eta kontsumitzaile talde edo banakoari zuzenduta daude.

“Sareko puntu”en artean, merkatu irekiak eta itxiak daude. Merkatu irekietan edozeinek erosi dezake. Merkatu itxietan, ordea, eroslea puntu bakoitzeko koordinatzailearekin jarri behar da harremanetan eta izena emateko eskaera bidali.

Gehiago jakin nahi?

Erosketa ekologikoa egin inoiz baino errazago

EROSKETA URRATSAK

Izena eman

Zure erosketa egin

Eskaria noiz eta non jaso zehaztu

Ordainketa egin