
Nekazaritza ekologikoaren erronkei buruzko Interecoren jardunaldietan parte hartu dugu ENEEK-Ekolurrak Tenerifen egin diren Interecoren jardunaldietan parte hartu du. Topaketa horretan Estatuko nekazaritza ekologikoaren kontrol-agintaritza publikoetako ordezkariak bildu dira, sektorearen erronka eta aukera nagusien inguruan hausnartzeko. «Etorkizuna ereinez: nekazaritza ekologikoa klima-aldaketaren eta elikadura-burujabetzaren aurrean» lelopean, jardunaldietan hainbat gai estrategiko landu dira, besteak beste, nekazaritza ekologikoaren egokitzapena klima-aldaketara, elikadura-burujabetza, Europako araudiaren bilakaera…