Hezkuntza programa

Lurzorua

LURZORUA Hezkuntzarako eta Sentsibilizaziorako Eskola Programa 10-14 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ekimena da. Programak lurra baliabide didaktiko gisa erabiltzea proposatzen du, lurraren garrantzia ezagutarazteko eta gizakioi eskaintzen dizkigun onurak ulertarazteko. Era berean, lur emankorra galtzeak izan ditzakeen ondorioak aztertzen dira.

Jarduera didaktiko honen bidez, gainera, eskola-komunitateari ezagutarazi nahi zaio ekoizpen-eredu ekologikoaren aldeko hautua egin duten nekazariek hartzen duten konpromisoa. Eredu horren bidez, lurraren emankortasuna zaintzen da, elikagai osasungarriagoak, naturalagoak eta elikagarriagoak ekoizten dira, eta, aldi berean, elikadura-sistema iraunkorrago baten alde egiten da.

Jarduerak lurzorua baliabide didaktiko gisa erabiltzea proposatzen du, ikuspegi praktiko eta anitz batetik, ikasleen egunerokotasunera hurbiltzen diren ikaskuntza-jardueren bidez. Egun osoan zehar, ikasleek bizi diren herriko lurzoruaren ezaugarriak eta egoera ezagutzen dituzte, baita baliabide baliotsu horrek jasaten dituen inpaktuek sortzen dituzten arazoak ere. Horrela, baliabide mugatu honen kudeaketa jasangarriaren garrantziaz hausnartzen dute.

Halaber, ikasleak eredu ekologikora modu erreal eta esanguratsuan hurbiltzea proposatzen da, praktika aktiboaren bidez. Horretarako, berariaz prestatutako material didaktikoa erabiltzen da, eta ustiategi ekologiko batera lan-bisita egiten da. Bisita horretan, nekazaritza-ekosistema bateko lurzoruaren osasunaren benetako diagnostikoa egiten da, haren funtzioak eta propietateak agerian uzteko, eta, aldi berean, Nekazaritza Ekologikoaren eguneroko jarduna bertatik bertara ezagutzen da.

Zure ikastetxearekin
etorri nahi duzu?

Harremanetan jarri