Europako zigilu ekologikoa
Nekazal elikagai ekologikoen ekoizpena arautegi europar baten bitartez erregulatuta dago. Araudi honek, elikagaien ekoizpen eta elaboraziorako eskakizunekin batera, ikuskaritza, ziurtapen eta etiketatzeari dagozkion betebeharrak ere ezartzen ditu. Elikagai hauen etiketan, izena eta produktuaren benetakotasuna egiaztatzen duen erakundearen kodea azaldu beharko da. Euskadin egiaztaturiko produktuek, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologiko Kontseiluaren kodea daramate: ES-ECO-026-VAS
2010eko uztailetik aurrera, Europar Batasunean ontziratutako elikagai ekologiko guztientzat, derrigorrezkoa da “eurohostoa” eramatea. Bestalde, Europar Batasunean ekoiztutako elikagai ekologiko ez ontziratuentzat, aukeran egongo da europar logo honen erabilera. Logotipoen erabilera zuzenak, EKO produktuen irudia hedatzeko aukera ematen du.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan inskribaturik egon behar da eurohostoaren logotipoa erabili ahal izateko eta elikagaientzako bakarrik erabili ahal izango dira.