Skip to main content

“Gure eredu honek ezin du salbuespena izan, gizarte ereduak ere nekazaritza ekologikoaren printzipioekin bat egin behar du”

Roman Bengoa Larrañaga, Berrizko baratzezaina eta ENEEK-ko lehendakari 2008-2016 Abadiñarra jaiotzez, baina ume umetatik Durangon bizitakoa, Romanek 1995ean utzi zuen lantokia, bizitza lasaiago bat topatu asmoz. 35 urterekin, bizitzari erabateko aldaketa ematea erabaki zuen eta, nahiz eta kalekumea izan, ortugintzara dedikatzea izan zen bere aukera. Txarok, bere bikotekideak, apur bat beranduago bide berdina jarraitu zuen, bere lantokiak pertsonala murriztu behar…

Read More

“Lurzorua” hezkuntza programak beste ikasturte bati ekin dio

“Lurzorua” hezkuntza programak beste ikasturte bati ekin dio. Gauza jakina da ortu bat hezkuntzarako baliabide bikaina izan daitekela: arlo ugari bezain anitzetako kontzeptuak azaltzeko bidea ematen du, izan biologia, izan geologia, matematika, fisika, nutrizioa, edota etnografia… ENEEK-Ekolurraren funtzio nagusietako bat da ekoizpen ekologikoaren inguruko ezagutza zabaltzea eta eredu honetan ekoitzitako elikagaien kontsumoa sustatzea. Ondorioz, zentzu guztia dauka baratzezaintza ekologikoa eta…

Read More