EUSKADIKO NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAREN KONTSEILUA

EUSKADIKO NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAREN KONTSEILUA

Nortzuk gara?

Euskadin elikagai ekologikoak kontrolatu, ziurtatu eta sustatzeaz arduratzen den erakunde gara. Kontrol Agintearen funtzio publikoa betetzen dugu Euskadiko lurraldean.

Nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpen ekologikoa Europako araudi batek arautzen du (CE) 848/2018 Erregelamenduak. Araudi horrek ekoizpenari eta etiketatzeari buruzko arauak ezartzen ditu, bai eta produktu horiek ekoizpenetik hasi eta kontsumitzailarengana heldu arte nola kontrolatu behar diren ere.

Kontseilua, Euskadiko nekazal ekoizpenaren eragile-erregistroan izena emandako empresa eta pertsona orok osatzen dute. Hauek, Batzarrean bildu eta Kontseilua osatzen duten ekoizle, elaboratzaile, inportatzaile eta merkaturatze enpresen batzordekideen bitartez ordezkatuta daude.

Kontseiluaren egungo konfigurazioarekin, Euskadiko nekazaritza ekologikoaren lurralde elkarte guztiak ordezkatuta daude eta haiekin modu koordinatuan lan egiten da.

Gure lana

Kontseiluaren bi eginkizun nagusiak honakoak dira: batetik, ekoizpen ekologikoaren sistemen ezagutza eta eredua zabaltzea, Euskadiko elikagai ekologikoen kontsumo eta hedapenean eragitea, eta bestetik, nekazaritza eta elikadura ekologikoaren ekoizpena kontrolatu eta ziurtatzea da, europako erkidegoaren arautegian zehazturiko ekoizpen, elaborazio, inportazio eta merkaturatzeko arauak beteaz.

Play Video

Ikusi bideoa

EGINKIZUNAK

  • Nekazaritzako produktu eta elikagai ekologikoak kontrolatu eta egiaztatzea.
  • Arau-urraketak zigortzeko ahalmena erabiltzea, 2006ko 10/Legean aurreikusitako baldintzen arabera.
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren nekazaritza arloko departamentu egokirako aurkezteko eta Eusko Jaurlariko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, nekazaritza ekologikoaren ekoizpenari buruzko arau teknikoen taula eta barne-erregimenerako araudia prestatu eta proposatzea, zeinak, besteak beste, langile propioa eta ondarea arautuko dituen.
  • Ekoizpen ekologikoko sistemen ezagutza eta aplikazioa jakinaraztea, baita ekoizpen ekologikoaren bidez lortzen diren elikagaiena ere.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean nekazaritzaren arloko eskumenak dituen sailari ekoizpen ekologikoaren inguruko proposamen eta jarraibideak ematea.
  • Produktuetakoren bat ekoitzi, landu, biltegiratu, merkaturatu edo beste herrialde batzuetatik inportatzearen inguruan aldaketaren bat sortzen bada, horren berri ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean nekazaritzaren arloko eskumenak dituen sailari.
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren nekazaritza arloko ardura duen departamentuari jakinaraztea zein pertsonak arduratuko diren lehendakaritza eta lehendakariorde karguak betetzeaz, hauen kargua izendatzeko.
  • Bere eginkizunak aurrera eramateko langileak hautatu, kontratatu, kargutik kendu edo karguan berrestea.
  • Kontseiluko kide bihurtzen diren eragileek urtero ordaindu beharko duten kuota zehaztea.
  • Nekazaritzako eta elikadurako elikagai ekologikoak kontsumoa sustatzea eta horien berri ematea.
  • Eragileen erregistroa kudeatzea.
  • Kontseiluaren aurrekontuko diru-sarrerak eta – irteerak kudeatzea.

Aurreko paragrafoetan zehaztutako eginkizunak dena delakoak izanik ere, Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren eginkizuna izango da bertako kideei zerbitzua eskaintzea, beren jardunerako behar dituzten lan-aholkuak ere barne, eta beren interes ekonomiko eta korporatiboak defendatzea. Ongi bereizi behar dira kudeaketako eginkizunak eta nekazaritzako produktu eta elikagaien kontrola eta egiaztatzea.

KONTSEILARIAK

Kontseiluko kideak
LEHENDAKARIA

Judit Garcia Llorens

LEHENDAKARIORDEA

Garikoitz Aiesta Etxaniz

PARTAIDEAK

Ekoizpen-ustiategien jabe direnen ordezkariak:

Raúl Rituerto Turrado
Sonia Ingunza Zumalde
Miren Nekane Tomasena Elorza

PARTAIDEAK

Produktuak eraldatu, inportatu eta/edo merkaturatzen dituzten ordezkariak:

Jose Ramon Arrieta Zialzeta
Anna Montserrat Minguella
Nadia López Ruiz

LAN TALDEA

Zuzendaria eta Ziurtapen Batzordea dira ordezkaritza organoak. Hauetaz aparte, Kontseiluak Komisio teknikoa eta sustapenerako Komisioa ere badauzka.

Entitatearen ohiko kudeaketaren ardura, zuzendariarena da: Kontseiluak emango dituen zerbitzuak antolatzea, Ikuskatze- eta egiaztatze-lanak koordinatu eta horien jarraipena egitea, kudeaketa ekonomikoaz arduratzea, Kontseiluaren baitako lan tekniko, burokratiko eta barne-erregimenekoak zuzendu eta aurrera eramatea eta Kontseiluaren idazkaria izatea.

Ordezkaritza organoak

Erakundea bi lan-eremu nagusitan banatuta dago: Kontrola eta Ziurtatzea, eta Komunikazioa eta Sustapena.

Kontrola eta Ziurtatze eremua. Bere eginkizuna da araudiaren betetze-maila ebaluatzea kontrolatu beharreko zenbait errolda eta jardueretan. Ebaluazio-lanak Ziurtapen Prozeduran jasotzen dira, eta horien artean eskaeren kudeaketa, “in situ” bisitak egitea eta laginak hartzea sartzen dira. Era berean, Batzorde Teknikoari laguntza ematen dio ekoizpen ekologikoaren araudiaren azterketa eta garapena egiteko.

Komunikazio eta Sustapen eremua. Bere eginkizuna jarduera sustatzaileak eta zabalkundekoak egitean datza, baita beste lan administratibo eta kudeaketa-lanak burutzean ere.

EGOITZA

Non gaude?

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitza Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Jauregibarria baserrian dago. Eraikin aparta hau XVIII. mendean eraiki zen, eta izen bereko parkean kokatua dago, Amorebieta-Etxanoko sarreran, Durangotik etorrita. Udalaren jabegokoa da, eta Kontseiluak 15 urteko lagapen-akordio bat dauka lehenengo solairuaren erabilerarako.

Arreta zerbitzuaArreta zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 08:30etatik 14.30etara

Eragileen errolda

GARDENTASUNA

Kontseilua

Urteko memoriak

Irakurri gehiago

Memoria ekonomikoa

Irakurri gehiago

Hitzarmenak

Irakurri gehiago

2023ko hauteskundeak

Hauteskunde arauak