Aurten ere Euskal Herriko kale eta plazak kolorez, zaporez eta konpromisoz beteko dira. Azoka Ekologikoen Ibilbidea 2026 abuztutik urrira egingo da, tokiko ekoizle ekologikoak eta herritarrak elkartzeko.
Hamahiru herrik hartuko dute parte ekimenean, helburu partekatu batekin: elikagai ekologikoak herritarrengana hurbiltzea eta agroekologiaren balioak zabaltzea. Azokak Bionekazaritzak (Araba), Ekolur elkarteak (Bizkaia) eta Biolurrek (Gipuzkoa) antolatzen dituzte, ENEEK-Ekolurra Kontseiluaren babesarekin.
Funtsezko espazioak dira tokiko ekoizle txikien lana ikusarazteko.
Zuzeneko salmentak produktuen jatorria, elaborazio prozesua eta osasunari dakarzkion onurak ezagutzeko aukera ematen digu.
Kontsumitzaile bezala ekoizpen-eta kontsumo sistema bidezkoagoa, osasungarriagoa eta iraunkorragoa bultzatzeko giltza dugu.





