Skip to main content

Europako Parlamentuak oniritzia eman du produktuen eta elikagaien etiketak hobetzeko eta nahastea eragin dezaketen marketing praktika enganagarrien erabilera debekatzeko proposatutako direktibari “Green Claims Directive”.

Arau berrien arabera, produktuen etiketatzea argiagoa eta fidagarriagoa izango da, “ekologikoa”, “naturala” edo “ingurumena errespetatzen duena” bezalako aipamenak probarik gabe erabiltzea debekatuko baita. Jasangarritasun-etiketen erabilera ere arautuko da, horiek ugaritzeak sortzen duen nahasmena eta lehia desleala ekiditeko.

Etorkizunean, aipamen horiek erabili ahal izateko EBn ziurtapen-sistema ofizialen edo agintari publikoek ezarritako zertifikazioen bermea beharrezkoa izango da.

Iturria:  https://www.europarl.europa.eu/news/en/press-room/20240112IPR16772/meps-adopt-new-law-banning-greenwashing-and-misleading-product-information

 

sustatu

Author sustatu

More posts by sustatu