EHKO Mantangorria: Euskal Herriko produktu agroekologikoak identifikatzeko zigilu berria

By Ekoberriak, Gaurkotasuna
EHKO Mantangorria: Euskal Herriko produktu agroekologikoak identifikatzeko zigilu berria 2026ko urriaren 17an, EHKOlektiboak EHKO Mantangorria identifikatzaile agroekologikoa aurkeztu zuen Ordizian, Euskal Herriko etxalde eta produktu agroekologikoak identifikatzeko eta haien ikusgarritasuna handitzeko helburuarekin. ENEEK-Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, proiektuaren eta ekimenaren babesle gisa parte hartu zuen, eta aurkezpenaren harira antolatutako azokan ere izan zen, nekazaritza ekologikoari buruzko informazioa eta...
Read More

Lurraren zaintzatik ikasten: abian da “Lurzorua” programa

By Ekoberriak, Gaurkotasuna
Lurraren zaintzatik ikasten: abian da “Lurzorua” programa ENEEK-Ekolurrak “Lurzorua” hezkuntza programak beste ikasturte bati ekin dio, ortugintza ekologikoa oinarri hartuta ikasleen artean elikadura eta ingurumenarekiko kontzientzia sustatzeko helburuarekin. 2017an sortu zen, ENEEK-Ekolurraren ekimenez eta Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean. Proiektuaren abiapuntuan Neiker-Teknaliako Mikrobiologia eta Edafologia Departamentuaren ekarpen zientifikoa dago, eta bertako adituek Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak egokitzen lagundu zuten ikasleen erabilerarako. “Lurzorua”...
Read More

20 urteko ibilbideak berretsi du elikadura ekologikoaren garrantzia eta ziurtapen publikoaren beharra

By Ekoberriak, Gaurkotasuna
20 urteko ibilbideak berretsi du elikadura ekologikoaren garrantzia eta ziurtapen publikoaren beharra ENEEK-Ekolurrak nekazaritza ekologikoaren garapena eta ziurtapen publikoaren eredua aldarrikatu ditu Europako Nekazaritza Ekologikoaren Egunean Irailaren 23an Europako Nekazaritza Ekologikoaren Eguna ospatu da. Aurten, gainera, urteurren berezia da EAEn: ENEEK-Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, hogei urte bete ditu. Bi hamarkada hauetan, Kontseiluak nekazaritza ekologikoaren sektorearen bilakaera gertutik...
Read More

ENEEK-Ekolurrak ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapen publikoa defendatu du Legebiltzarrean

By Ekoberriak, Ekoizpen ekologikoa, Gaurkotasuna
ENEEK-Ekolurrak ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapen publikoa defendatu du Legebiltzarrean Ziurtapen ekologikoaren oinarria kontsumitzailearen konfiantza da, eta konfiantza hori sistema publiko independente batek bermatu behar du. ENEEK-Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Administrazioa sinplifikatu eta arintzeko premiazko neurriei buruzko Lege Proposamenetik ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapenari eragiten dion aldaketa kentzeko eskatu du. Lege-proposamenak aukera emango luke...
Read More

Elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko zozketa

By Ekoberriak, Gaurkotasuna
Elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko zozketa Zenbait kontsumo talde eta kooperatibekin elkarlanean, ekimen berezi bat jarri dugu martxan irailaren 1etik 22ra, elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko eta horiek eskaintzen dituzten tokiko establezimenduak ezagutarazteko. Epe horretan parte hartzen duten establezimenduetan erosketaren bat egiten dutenek elikagai ekologikoz osatutako 100 euroko saski baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Ekimenaren bidez, kontsumitzaileak produktu ekologikoak ezagutzera...
Read More

Arabako Foru Aldundiak Sabandon herri-larreen ziurtapen ekologikorako proiektu pilotua bultzatu du

By Ekoberriak, Ekoizpen ekologikoa, Gaurkotasuna

Arabako Foru Aldundiak Sabandon herri-larreen ziurtapen ekologikorako proiektu pilotua bultzatu du Arabako Foru Aldundiak Sabandon herri-larreen ziurtapen ekologikoa aztertzeko proiektu pilotu bat abiaraziko du. Ekimen honen helburua abeltzaintza ekologikoaren garapena erraztea da, eta etorkizunean lurraldeko beste administrazio-batzorde batzuentzat ere erreferentzia izatea. Proiektua Arraia-Maeztuko Udalarekin eta bertako administrazio-batzordeekin elkarlanean garatuko da. Bertan, besteak beste, ekoizpen ekologikoaren eta konbentzionalaren arteko kudeaketaren bateragarritasuna,…

Read More