20 urteko ibilbideak berretsi du elikadura ekologikoaren garrantzia eta ziurtapen publikoaren beharra

20 urteko ibilbideak berretsi du elikadura ekologikoaren garrantzia eta ziurtapen publikoaren beharra ENEEK-Ekolurrak nekazaritza ekologikoaren garapena eta ziurtapen publikoaren eredua aldarrikatu ditu Europako Nekazaritza Ekologikoaren Egunean Irailaren 23an Europako Nekazaritza Ekologikoaren Eguna ospatu da. Aurten, gainera, urteurren berezia da EAEn: ENEEK-Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, hogei urte bete ditu. Bi hamarkada hauetan, Kontseiluak nekazaritza ekologikoaren sektorearen bilakaera gertutik…
Read More

ENEEK-Ekolurrak ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapen publikoa defendatu du Legebiltzarrean

ENEEK-Ekolurrak ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapen publikoa defendatu du Legebiltzarrean Ziurtapen ekologikoaren oinarria kontsumitzailearen konfiantza da, eta konfiantza hori sistema publiko independente batek bermatu behar du. ENEEK-Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Administrazioa sinplifikatu eta arintzeko premiazko neurriei buruzko Lege Proposamenetik ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapenari eragiten dion aldaketa kentzeko eskatu du. Lege-proposamenak aukera emango luke…
Read More

Elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko zozketa

Elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko zozketa Zenbait kontsumo talde eta kooperatibekin elkarlanean, ekimen berezi bat jarri dugu martxan irailaren 1etik 22ra, elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko eta horiek eskaintzen dituzten tokiko establezimenduak ezagutarazteko. Epe horretan parte hartzen duten establezimenduetan erosketaren bat egiten dutenek elikagai ekologikoz osatutako 100 euroko saski baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Ekimenaren bidez, kontsumitzaileak produktu ekologikoak ezagutzera…
Read More