
Ekologistak Martxan, WWF elkarteek eta Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteak (SEAE) nekazaritzan erabiltzen diren produktu agrotoxikoei buruzko “Nekazal-ekoizpen ez-jasangarriaren motxila toxikoa” izeneko txostena aurkeztu zuten. Azterlan honetan, Espainian 2011-2018 urteetan erabilitako plagiziden arriskuen balantzea burutu dute, substantzia horien eraginak modu integralean aztertzen dituen metodologia baten bidez. Europako Itun Berdeak agente toxiko hauen erabilera % 50 murriztea proposatzen du, baita pertsonen osasun eta naturarentzat…