
Ekolurra eta GoiEner-en printzipioen artean daude ekonomia zirkularra ongizate komuna, kooperatibismoaren baloreak edo ingurumenarekiko errespetua. Hala, bi erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, elkarrekin lan egin eta harremana sendotzeko asmoz. Horren arabera, entitate bakoitzak bere gizarte masaren artean eskainiko ditu bestearen zerbitzuak. Gainera, hitzarmenak honako konpromiso hauek jasotzen ditu: komunikazioan laguntzea, bi erakundeentzat sinergia interesgarriak sor ditzaketen jarduera publikoak garatzen…