Skip to main content

Interecok ziurtatutako gatza Kontrol Publikoko Agintaritzek ziurtatuko dute hemendik aurrera.

By Ekoberriak

INTERECO, Espainiako estatuko kontrol ekologikoko agintaritza publikoak biltzen dituen erakundea, gatz ekologikoa ziurtatzen aritu da 2012tik ekoizleen eta kontsumitzaileen eskariari erantzunez. Joan den 2022ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean Ekoizpen Ekologikoaren Erregelamendu berria. Araudi horrek sektorearen bilakaera bere hazkunde azkarrean islatu nahi du, nekazarientzako lehia leiala bermatuz eta, aldi berean, iruzurra saihestuz eta kontsumitzaileen konfiantzari eutsiz. Araudi horrek ekoizpen ekologikoari…

Read More

Kide berriei ongi etorria

By Ekoberriak, Gaurkotasuna

Aurreko urteetako geldialdiaren ondoren, aurten berreskuratu da eragile berriei egiten zen ongi etorri jardunaldia. Gaur, jarduera desberdinetako 14 pertsona (frutagintza, baratzezaintza, errunaldiko hegazti-hazkuntza, haragitarako behiak, eraldatuak, gatzaren ekoizpena, etab.) gerturatu dira Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitzara, Jauregibarria baserrira Amorebieta Etxanon. Azkeneko urtean ekologikora pausoa eman dutenek kontseilua hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute, bertan lan egiten duten teknikariak, kontseiluaren…

Read More

Ardo ekologikoaren etorkizuna eztabaidagai ECOWINE 2022 Sinposioan

By Ekoberriak

Hiru egunetan sakon aztertu da ardo ekologikoaren sektorearen egoera. Mahastizaintza-sektorea goraka doa, eta eredu jasangarrietarako trantsizioan murgilduta dago. Euskadin 1150 hektarea daude ekologikoan inskribatuta, azken urteetan hazkunde oso nabarmena izanda. Neiker-ek antolatu du ekitaldia, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK), Basque Wine-ren eta Espainiako Nekazaritza Ekologikoaren/Agroekologiaren Elkartearen (SEAE) laguntzarekin, eta horrek sektoreak produkzio eremuan duen bultzadaren eta garrantziaren berri…

Read More

Plagizida toxikoen erabilera eta arriskuak handitzen ari dira

By Ekoberriak

Ekologistak Martxan, WWF elkarteek eta Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteak (SEAE) nekazaritzan erabiltzen diren produktu agrotoxikoei buruzko “Nekazal-ekoizpen ez-jasangarriaren motxila toxikoa” izeneko txostena aurkeztu zuten. Azterlan honetan, Espainian 2011-2018 urteetan erabilitako plagiziden arriskuen balantzea burutu dute, substantzia horien eraginak modu integralean aztertzen dituen metodologia baten bidez. Europako Itun Berdeak agente toxiko hauen erabilera % 50 murriztea proposatzen du, baita pertsonen osasun eta naturarentzat…

Read More

Berdeago Azoka bueltan da

By Ekoberriak

Berdeago azoka Durangora itzuliko da aurten, kontsumo arduratsuaren inguruko proposamen ugariren erakusleiho moduan. Asteburu honetan, maiatzak 14 eta 15, iraunkortasunaren inguruan lan egiten duten 40 proiektu baino gehiagoren produktuak ezagutzeko aukera izango dugu. Aukera ona da egingo diren 20 tailer eta hitzaldietan jasangarritasunaren inguruan ikasteko eta partekatzeko.Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua ekoizpen ekologikoaren metodo eta onurei buruzko erakusketa ibiltariarekin…

Read More

Erlezaintza ekologikoari buruz Arabako Mendialdean hizketan

By Ekoberriak

Bionekazaritza, Arabako ekoizle ekologikoen elkarteak,  erlezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du Ataurin.  Atzo izan zen lehenengo hitzaldia. Esti Martinez, Kontseiluko teknikariak, nekazaritza ekologikoari buruzko Europako araudiaren xehetasunak eta erlezaintza ekologikoaren ziurtapenaren beharrak eta eskakizunak partekatu zituen bertaratutakoekin. 2022ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen ekoizpen ekologikoaren araudi berriaren aldaketa nagusiak aurkeztu zituen ere. Erlezaintzako teknika ekologikoen gaineko interesa agerian geratu zen;…

Read More