-
2017tik 3500 ikasle inguruk parte hartu dute Lurzorua programa.
Lurzorua Kontseiluak eskaintzen duen hezkuntza programa da. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago, nagusiki, ikastetxean eskola baratza duten taldeei zuzenduta.
Urte hauetan, 2017tik 2022ra, Kontseiluaren eskutik 3500 ikasle inguruk jaso dute Lurzoru programa. Bertan, lurra baliabide didaktiko moduan hartuta, lurzoru emankorra zaintzeak duen garrantzia azpimarratzen da. Aldi berean, ekoizpen eredu ekologikoaren alde apostu egiten duten baserritarrek lurrarekin hartzen duten konpromisoa eta eredu ekologikoak lurrean duen onura erakusten dira.
Jarduera, praktika aktibo baten bitartez burutzen da. Lehenengo, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitza ezagutzen da eta ondoren, Ibarra izeneko, hurbileko auzoan dagoen, baserri ekologiko batean lur laginak jaso eta nekazaritza-ekosistema horren osasun diagnostiko erreala egiten da.
2022 urtean guztira LURZORUA egitarauaren 20 saio burutu dira udaberrian 9 eta udazken-neguan 11. Guztira Euskadiko 11 ikastetxeetako 500 ikaslek parte hartu dute.
Lurzorua oso egokia da, Eskolako Agenda 2030rekin loturiko edukiak landu nahi dituzten taldeentzat.