Skip to main content

Berdeago Azoka bueltan da

By Ekoberriak

Berdeago azoka Durangora itzuliko da aurten, kontsumo arduratsuaren inguruko proposamen ugariren erakusleiho moduan. Asteburu honetan, maiatzak 14 eta 15, iraunkortasunaren inguruan lan egiten duten 40 proiektu baino gehiagoren produktuak ezagutzeko aukera izango dugu. Aukera ona da egingo diren 20 tailer eta hitzaldietan jasangarritasunaren inguruan ikasteko eta partekatzeko.Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua ekoizpen ekologikoaren metodo eta onurei buruzko erakusketa ibiltariarekin…

Read More

Erlezaintza ekologikoari buruz Arabako Mendialdean hizketan

By Ekoberriak

Bionekazaritza, Arabako ekoizle ekologikoen elkarteak,  erlezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du Ataurin.  Atzo izan zen lehenengo hitzaldia. Esti Martinez, Kontseiluko teknikariak, nekazaritza ekologikoari buruzko Europako araudiaren xehetasunak eta erlezaintza ekologikoaren ziurtapenaren beharrak eta eskakizunak partekatu zituen bertaratutakoekin. 2022ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen ekoizpen ekologikoaren araudi berriaren aldaketa nagusiak aurkeztu zituen ere. Erlezaintzako teknika ekologikoen gaineko interesa agerian geratu zen;…

Read More

Aurrera goaz

By Ekoberriak

Aurrera goaz 2022 apirila 11 Urtez urte, Euskadiko nekazaritza ekologikoak goranzko joerari eusten dio, eta 2021ean erregistratutako datuek bide ona erakusten digute. Gero eta pertsona gehiagok lortzen dute Europar Batasunetik markatzen diren parametro ekologikoei jarraituz ekoiztea. Kalitate handiko produktuak bermatzen dituzte, naturarekiko eta lurraren bioaniztasunaren errespetuarekin konprometituak. Klima-larrialdiaren aurrean, gero eta balio handiagoa du natura errespetatzen duten ekoizpen-tekniken bidez ekoiztea….

Read More

Hemengoa, sasoikoa eta ekologikoa

By Ekoberriak

Ongietorri Etartie Aurreko martxoaren 17an Durangaldeko 12 ekoizlek ETARTIE denda zabaldu zuten Durangoko Azoka plazan. Orduztik elkarteko baserritarretako bat asteartetik ostegunera arratsaldeko 17.00etatik 19.30etara merkatuko postuan dago. Ostegunetan goizeko 11.30etatik 13.30etara egongo dira ere, eta ostiraletan goizeko ordutegian. Elkarlan sendo baten fruitua da proiektu hau. Aurretik “Soloko” elkartean eskualde bizkaitarreko baratzezain desberdinak bateratu ziren, kontsumo ekologikoak aurrean zituen eta dituen merkaturatze erronka…

Read More

Tokiko Produktuaren Eguna ospatuko dute Donostian

By Ekoberriak

Tokiko Produktuaren Eguna ospatuko dute Donostian Datorren ostiral eta larunbatean, urriaren 5 eta 6an, alegia, Tokiko Produktuen Eguna – Tokiko Produktuaren Azoka ospatuko da Donostian Donostiako Sustapenak antolatuta. Laugarren edizioa izango da aurtengoa eta Boulevarden prestatuko duten karpa batean jarriko dituzte produktuak erakusgai eta salgai. Tokiko produktuen artean, jakina, produktu ekologikoak ere izango dira aukeran, eta bertan parte hartuko dute…

Read More

Aramotz mendi lasterketaren laguntzaile jardun zuen Kontseiluak

By Ekoberriak

Aramotz mendi lasterketaren laguntzaile jardun zuen Kontseiluak Urriaren 31n Amorebieta-Etxanon izan zen mendi lasterketan laguntzaile jardun zuen Kontseiluak berriro ere. Besteak beste, bertan banatu ziren elikagaietako batzuk genizkien lasterketan parte hartu zutenei emateko: marmeladak eta esnekiak. Lasterketaren irteera eta helmuga Jauregibarria parkean bertan izan zen, gure egoitzaren ondoan. Argazkian, irabazleak eta Ekolurraren ikurra.

Read More
ekolurra
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.