Berdeago azoka Durangora itzuliko da aurten, kontsumo arduratsuaren inguruko proposamen ugariren erakusleiho moduan. Asteburu honetan, maiatzak 14 eta 15, iraunkortasunaren inguruan lan egiten duten 40 proiektu baino gehiagoren produktuak ezagutzeko aukera izango dugu.
Aukera ona da egingo diren 20 tailer eta hitzaldietan jasangarritasunaren inguruan ikasteko eta partekatzeko.Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua ekoizpen ekologikoaren metodo eta onurei buruzko erakusketa ibiltariarekin egongo da presente azokan, baita ekoizpen ekologikoari eta Kontseiluaren funtzioei buruzko informazioa eskaintzen.
Hilaren 14an zein 15ean, 18: 00etan, produktu ekologikoen etiketak irakurketari buruzko tailer bat egingo dugu. Bertan, merkatuan dauden produktu ekologikoak eta etiketen ezaugarriak ezagutzeko eta bereizteko aukera izango dugu.
Oraingo honetan, Durangoko asteroko azokan parte hartzen duten ekoizle ekologikoek parte hartuko dute, merkaturatze ekologikoari buruzko informazioa emanez eta Durangoko Merkatuan sortu duten postuaren berri ematen.