Skip to main content
Ekoberriak

Erlezaintza ekologikoari buruz Arabako Mendialdean hizketan

By 6 maiatza, 202227 maiatza, 2022No Comments

Bionekazaritza, Arabako ekoizle ekologikoen elkarteak,  erlezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du Ataurin.  Atzo izan zen lehenengo hitzaldia.

Esti Martinez, Kontseiluko teknikariak, nekazaritza ekologikoari buruzko Europako araudiaren xehetasunak eta erlezaintza ekologikoaren ziurtapenaren beharrak eta eskakizunak partekatu zituen bertaratutakoekin. 2022ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen ekoizpen ekologikoaren araudi berriaren aldaketa nagusiak aurkeztu zituen ere.

Erlezaintzako teknika ekologikoen gaineko interesa agerian geratu zen; azalpen eta ekarpenak maneiu ekologikoaren xehetasunen ingurukoak izan ziren, baita eredu aldaketaren ingurukoak ere.

Gaur egun erlezain ekologiko bakarra dago ziurtatuta Araban, eta horrek sektore honen beharrak argi erakusten ditu. Zentzu horretan albiste ona da ikastaro honek izandako interesa.

Larunbatean, ikastaro honen barruan, da Egoitz Galartza albaitariak erlauntzen maneiu ekologikoari buruzko hitzaldia burutuko, eta igandean erlauntza bat bisitatuko dute.

sustatu

Author sustatu

More posts by sustatu