Skip to main content
Ekoberriak

Ardo ekologikoaren etorkizuna eztabaidagai ECOWINE 2022 Sinposioan

By 3 ekaina, 20227 ekaina, 2022No Comments

Hiru egunetan sakon aztertu da ardo ekologikoaren sektorearen egoera.

Mahastizaintza-sektorea goraka doa, eta eredu jasangarrietarako trantsizioan murgilduta dago. Euskadin 1150 hektarea daude ekologikoan inskribatuta, azken urteetan hazkunde oso nabarmena izanda.

Neiker-ek antolatu du ekitaldia, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK), Basque Wine-ren eta Espainiako Nekazaritza Ekologikoaren/Agroekologiaren Elkartearen (SEAE) laguntzarekin, eta horrek sektoreak produkzio eremuan duen bultzadaren eta garrantziaren berri ematen du.

Ardoaren sektorea garrantzitsua da Europako Itun Berdearen esparruan eman behar den eraldaketa ekologikoaren barruan. Estrategia europearrak 2030erako nekazal azalera guztiaren %25a ekologikoa izan behar duela zehazten du.

Topaketaren helburuetako bat ekoizpen ekologikoari buruzko jakintza zientifikoak partekatzea izan da, baita klima-aldaketa arintzeko bultzatzen ari diren neurriak ere.

Sinposio hau baliagarria izan da ere  mahasti ekologikoen duten onurei balioa emateko, bai ekoizpen-inguruneko naturaren osasunaren zaintzan, bai ardoaren kalitatean eta zaporean.

sustatu

Author sustatu

More posts by sustatu