Aurreko urteetako geldialdiaren ondoren, aurten berreskuratu da eragile berriei egiten zen ongi etorri jardunaldia.
Gaur, jarduera desberdinetako 14 pertsona (frutagintza, baratzezaintza, errunaldiko hegazti-hazkuntza, haragitarako behiak, eraldatuak, gatzaren ekoizpena, etab.) gerturatu dira Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitzara, Jauregibarria baserrira Amorebieta Etxanon.
Azkeneko urtean ekologikora pausoa eman dutenek kontseilua hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute, bertan lan egiten duten teknikariak, kontseiluaren funtzioak eta eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideak. Jardunaldia elkar ezagutzeko eta sinergiak sortzeko aukera paregabea izan da.