Skip to main content

Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko 2023-ko laguntzen deialdia ireki berri da.

By Ekoberriak, Gaurkotasuna

Diru laguntza hau, ekoizle berrientzat edota ekoizpen mota berri batean hasi diren guztiontzat zuzendua doa. Kontutan izan, gehienez 5 aldiz lor daitekeela, oinarrietan ezarritako bestelako baldintzak bete ezkero. Informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren hurrengoko webgunean aurki dezakezue: Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzak 2023 – Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai industria – Euskadi.eus

Read More

Ekoizpen ekologikora bideratutako lurrak gorantz jarraitzen dute Euskadin

By Ekoberriak, Gaurkotasuna

2016tik, ekologikoan ziurtatutako lurren azalera hirukoiztu egin da. Egun Euskadin nekazaritza lurren % 5a ekologikoan ziurtatuta dago, Itun Berdeko erronka 2030erako lurren %25a ekologikoa izatea da. 2022an Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak ekoizpen ekologikoari zuzendutako 1.199 hektarea berri ziurtatu zituen, Euskadiko nekazaritza lurren 9.104 hektarea okupatuz. Gipuzkoan, % 35eko igoerarekin, izan da lurren azaleraren igoera nabarmenena abeltzain handien izen…

Read More

LURZORUA hezkuntza programaren seigarren ikasturtea martxan da!

By Ekoberriak, Gaurkotasuna

2017tik 3500 ikasle inguruk parte hartu dute Lurzorua programa. Lurzorua Kontseiluak eskaintzen duen hezkuntza programa da.  Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago, nagusiki, ikastetxean eskola baratza duten taldeei zuzenduta. Urte hauetan, 2017tik 2022ra, Kontseiluaren eskutik 3500 ikasle inguruk jaso dute Lurzoru programa. Bertan, lurra baliabide didaktiko moduan hartuta, lurzoru emankorra zaintzeak duen garrantzia…

Read More

SS GASTRONOMIKAN EUSKADIKO EDARI ETA ELIKAGAI EKOLOGIKOAK PROTAGONISTAK

By Ekoberriak, Gaurkotasuna

SS Gastronomikan Euskadiko edari ekologikoen kata izan da Mikel Garaizabalen eskutik Erakuslehio aparta izan da Euskadiko Elikagai ekologikoak duten kalitatea eta dagoen aukera handia erakusteko Urriaren 2tik 5era, `United Kulinary’ lelopean, San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country 2022 kongresua egin da.  Aurten, HAZIk urtero SS Gastronomikan Basque Wine egitarauaren barruan dastaketak egiteko hartzen duen azalera Kontseiluari eskeini dio Euskadiko Edari…

Read More

BIOLUR ELKARTEAK, DUINA, baratza ekologikoen bideragarritasun lanketa kolektiboaren ondorioak aurkeztu ditu Kontseiluan

By Ekoberriak, Gaurkotasuna

Baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen kostuen azterketa integrala eta objektiboa egin da sortutako ezagutza hau baliatuz ekoizleen egonkortasun eta duintasun ekonomiko eta soziala garatzeko. Ondorioak ezagutzera emateko “Ekoizpen Duina, kontsumo herrikoia” lelopean kanpaina  abiatuko da, eta lehen pausu bezala Gipuzkoako eskualde ezberdinetan eta Durangon aurkeztu dira ikerketa proiektuaren emaitzak. Amorebieta-Etxano 2022ko irailaran 27. Atzo, irailaren 27an, DUINA ikerketaren ondorio orokorren aurkezpena izan…

Read More

Euskadiko nekazaritza ekologikoak goranzko joeran jarraitzen du, baina oraindik badago zer egin Europako Itun Berdearen helburuak betetzeko

By Ekoberriak, Gaurkotasuna

2021ean Nekazaritza ekologikoaren errolda %8 hazi zen eta lurren azalera %16; une honetan Euskadin lurren azaleraren %4,6 ekologikoan ziurtatuta dago.  Hala ere, Europako Itun Berdeko “Baserritik mahaira” estrategiaren eskaera betetzeko urrats asko eman behar dira; izan ere, erronka da Europako nekazal lurren azaleraren %25 ekologikoa izatea 2030 urterako. Donostia 2022ko irailaran 23. Gaur, irailaren 23an, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Egunean,…

Read More
ekolurra
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.