Skip to main content

Irailaren 23a EBren Egun Ekologiko izendatu berri dute

Irailaren 23a EBren Egun Ekologiko izendatu berri dute Joan den irailaren 23an, Europako Parlamentuak, Europar Batasuneko Kontseiluak eta Europako Batzordeak adierazpen bateratua sinatu zuten irailaren 23a ofizialki EBren Egun Ekologikoa dela adieraziz. Jan Plagge, IFOAM Organics Europe erakundeko presidenteak adierazi zuenez,  “EBren Egun Ekologikoa aukera ezin hobea izango da aztertzeko nola ari den Europa 2030erako azaleraren % 25 eredu ekologikoan kudeatzeko helburua…

Read More

Hariztizabal baserria, ekologikoa eskutik eskura

Hariztizabal baserria, eskutik eskura Nekazaritza edo abeltzaintza sektoreko arazoetako bat da azken hamarkadetatik hona gero eta jende gutxiago geratzen dela eta geratu dena zahartzen ari dela,  eta horrek funtsezko bihurtzen du jarduera horietan ordezko gazteagoak bilatzea sektorearen etorkizuna bermatu nahi bada. Horrez gain, bere garaian eredu ekologikoaren aldeko apustua egin zutenek, ildo berari jarraituko dioten ordezkoak nahi dituzte eta, agian,…

Read More

Durangoko Nekazaritza Ekologikoaren XI. Azoka

Durangoko Nekazaritza Ekologikoaren XI. Azoka Andra Mariko elizpean izango da  larunbatean goizean zehar Aurten ere Marisatsa elkarteak Azoka Ekologikoa antolatuko du Durangon, Durangoko Udalaren babesarekin eta Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren, EHNEren, EkoKontsumo federazioaren, Elorrixa ekologi taldearen eta Ekologistak Martxan taldearen laguntzarekin.  Honako hau XI. edizioa izango da, eta Andramariko elizpean izango da urriaren 9an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara. Azoka honetan,…

Read More

Azoka ekologikoa eta Gutizia Ekologikoen Ibilbidea Eibarren

Urriaren 2an, Untzaga plazan, 10:00etatik 14:00etara Datorren larunbatean, urriak 2, izango da Eibarko X. azoka ekologikoa Biolur Elkarteak, Eibarko Udalak eta Landaolak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Azoka Untzaga plazan antolatuko dute, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Azoka honetan, ekologikoan aritzen diren 20 bat ekoizle hurbilduko zaizkigu askotariko produktuak zuzenean eskaintzen: pasta, ogia, gozoak,…

Read More

Kontseilua Ataungo II. Natur Zikloan

Kontseilua Ataungo II. Natur Zikloan Otsotarrak elkarteak antolatu du Ataungo II. Natur Zikloa, urriaren 8ra arteko ekitaldiekin.   Ataungo II. Natur Zikloaren baitan, bi ekitalditan hartuko du parte Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak. Alde batetik, “Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa ikusteko aukera izango da irailaren 30era arte Ataungo Herri Antzokian, 18:30etik 20:00etara.   Bestalde, urriaren 8an, “Agroekologia herrietara hurbilduz: esperientziak…

Read More

Bionekaraba 2021 azoka ekologikoa

Bionekaraba 2021 azoka ekologikoa Gasteizko Foru Plazan, 10:00etatik 14:30era Urriaren 2an, larunbata, Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren Elkarteak antolatuta, Bionekaraba Azoka Ekologikoaren XXVI. edizioa izango da Gasteizen, Foru Plazan, 10:00etatik 14:30era. Bertan Araba eta inguruetako ekoizle ekologikoak izango dira eta haien produktuak bertatik bertara eskuratzeko aukera izango dugu: marmeladak, zukuak, eztia, gazta, ogia, gozoak, jantziak, barazkiak, lekaleak, kosmetikoak, fruta, arrautzak,…

Read More

Mungian eta Aretxabaletan azoka ekologiko bana asteburuan

Mungian, gainera, zozketak eta erakusketa ere izango dira ARETXABALETAKO AZOKA Datorren larunbatean, irailak 25, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Iralabarri  plazaren azpialdean atonduko dute Biolur Elkarteak, Aretxabaletako Udalak eta Landaolak antolatutako azoka ekologikoa. Bertan, batez ere Gipuzkoako ekoizleak aurkituko ditugun arren, ez da faltako beste herrialdeetako ordezkaririk ere, eta Iralabarri plazaren azpialdean kokatuko dituzten 15 postuetan, barazkiak, frutak, pasta, gatza, eztia, landareak,...
Read More

Erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon dago jada

Erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon dago jada Datorren ostiralera arte, hilak 15, izango da bertan Datorren ostiralera arte, Amorebieta-Etxano Zubiondo plazan egongo da gure erakusketa ibiltaria, arratsaldez, nekazaritza eta elikadura ekologikoari buruzko informazioa eskaintzeko. Bertara hurbiltzen zaretenoi inkesta labur bat egiteko aukera eskainiko zaizue eta, trukean, pintxo gozo bat dastatu ahal izango duzue. Zatozte bisitan!

Read More

Lurzorua egitaraua martxan 21-22 ikasturterako

Lurzorua egitaraua martxan 21-22 ikasturterako LURZORUA programak lurra baliabide didaktiko moduan erabiltzea proposatzen du, lurzoru emankorra zaintzearen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin. Aldi berean, ekoizpen eredu ekologikoaren alde apostu egiten duten baserritarrek lurrarekin hartzen duten konpromisoa erakutsi nahi du. Jarduera hau, praktika aktibo baten bitartez ikasleak bere inguruko lurzoru emankorrera gerturatzean oinarritzen da. Honen iraupena eskola-jardunaldi bat izango da eta Amorebieta Etxanon egingo da. Herri honetan kokatuta dagoen Euskadiko Nekazaritza eta…

Read More

Azoka ekologikoa Errenteriako Gamon zumardian

Azoka ekologikoa Errenteriako Gamon zumardian Larunbat honetan, goizeko 10:00etatik 14:00etara Errenteriako Gamon zumardian Larunbatean, irailak 11, azoka ekologikoa izango da Errenteriako Gamon Zumardian. Azoka hau Biolur Elkarteak, Errenteriako Udalak, Errenteria Eko Aktiboak eta Landaola Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren babesarekin. Aurten zazpigarren edizioa du…

Read More
Page 3 of 5
1 2 3 4 5