Skip to main content

La Ser Gasteizek antolatutako I+G Agro-ren edizioa izan da astearte honetan Argomanizko Paradorean (Araba). Jardunaldian lurraldeko nekazaritza sektorea ikusarazteko beharra eta belaunaldiak bermatzeko bide gisa teknologiaren aldeko apustua egitea nabarmendu ziren. Xabier Lejarzegik, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko zuzendariak, Txema Martinez de Antoñanak (Natuaraba) eta Oscar López de la Calle, Bionekazaritza, jardunaldiko mahai inguruan parte hartu zuten eta  Nekazaritza ekologikoa eredu aldaketaren apustu gisa aurkeztu da.

Oscar Lopez de la Callek nekazaritza ekologikoak lur emankorra kontserbatzen duela gogoratu du eta hau oso garrantzitsua dela elikagaiak ekoizten jarraitzeko. Agroekologia mundu mailako ingurumen, gizarte eta ekonomia arazoen aurrean tresna gisa aurkeztu da: “Ingurumena zainduz eta birsortuz klima-aldaketa arintzeko tresna da”.

Bestalde, Txema Martinez de Antoñanak sektore ekologikoan lanean ari diren hainbat teknologia azaldu zituen ekoizpen ekologikoaren maneiua zientzian oinarrituta dagoela eta etengabe eguneroko erronkei irtenbidea bilatzen dabilera erakutsiz; hau da, kamerak dituzten laborantza autogidatuen kasua edo Nofence hesi birtualen lepokoen kasua eta baita autonomia energetikoa izateko instalazioetan dagoen teknologia aipatuz.

I+G Nekazaritzaren jardunaldi osoa ikusi

sustatu

Author sustatu

More posts by sustatu