Donostian eta Elorrion azoka ekologikoak asteburuan Asteburu honetan, larunbat eta igandean, produktu ekologikoak eskuratzeko aukera izango da Donostian eta Elorrion Irailaren 4an, larunbata, azoka ekologikoaren hogeigarren edizioa beteko da Donostiako Boulevard zumardian. Azoka Biolur Elkarteak eta Landaola, Landa Garapeneko Elkarteen Federazioak antolatu dute, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren babesarekin. Urtero, udan antolatzen den azoka honetara 20 bat ekoizle bilduko…
Gure erakusgune ibiltaria apaintzen ari dira Aurrerantzean herriz herriko erakusketa ibiltarietan ikusi ahal izango dugu Irailaren 3ra arte Irrimarrako kideak gure erakusgune ibiltaria apaintzen arituko dira Bilboko Itsas Museumen. Zuzenean ikusi ahal izango duzue nola margotzen duten datorren igandean Elorrion izango den azokarako prest edukitzeko. Hortik aurrera, edukiontzi dotorea izango dugu herriz herriko erakusketa ibiltarietan.
“Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa Bilboko Itsasmuseumen Bisita amaitutakoan galdetegi labur bat betez gero, pintxo bat doan dastatzeko aukera izango da Abuztuaren 16tik irailaren 4ra Bilbon, Itsasmuseum Museoaren aurrean, Kontseiluak antolatutako “Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa izango duzue 18:00etatik 21:00etara. Erakusketarako bisita amaitutakoan, galdetegi labur bat betetzeko aukera eskainiko dizuete, eta inkesta betetzen duzuenok produktu ekologikoekin egindako…
Azoka ekologikoa izango da Zumaian Abuztuaren 27an, ostirala, Azoka Ekologikoa egingo dute Zumaian, Eusebio Gurrutxaga plazan, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 27an, lehenengoz antolatuko du BIOLUR ELKARTEAK Zumaian, Udalaren eta Urkome landa garapen elkartearen lankidetzarekin, halako azoka bat, eta topagune honetan, barazkiak, ardi- eta behi-gazta, eztia, gozoak, ogia, marmeladak, olioa, arrautzak eta sagarrak aurkitu ahal izango ditugu, besteak beste. Gainera, nekazaritza…
Agortu ditugu lurraren urteko baliabide guztiak Uztailaren 29an gainditu du Lurrak bere gaitasun biologikoa Lurrak bere gaitasun biologikoa gainditu zuen uztailaren 29an. Zer esan nahi du horrek? Urte jakin batean, baliabide eta zerbitzu ekologikoen eskariak ekosistemaren leheneratzeko gaitasuna gainditzen duen eguna zehazten du: urte osorako kalkulatzen diren baliabideak, urtea amaitu baino bost hilabete lehenago agortu ditugula, alegia, eta, ondorioz,…
Udako azoka ekologikoak 2021 2021 ekaina 30 Elikadura ekologikoa Uztailaren 4an izango da Elorrion udako lehenengo azoka ekologikoa Uda iristearekin batera, hemen eta han, ugaritu egiten dira askotariko azokak eta, nola ez, ekologikoak ere bai. Jarraian, orain arte aurreikusita daudenen zerrenda jaso dugu, eta eguna iritsi ahala, informazio gehiago zabalduko dugu: Bizkaia Elorrio, uztailak 4 Algorta, irailak 11 Mungia,…
Ekoizpen ekologikoari buruzko erakusketa ibiltaria eskainiko du Kontseiluak Garrantzitsua da definizio bakoitzaren atzean zer dagoen ulertzea Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da! izeneko erakusketa ibiltaria prestatu du Kontseiluak. Erakusketa honen bidez, elikadura ekologikoaren onurak azpimarratzeaz gain, ekoizpen ekologikoaren inguruko hainbat datu eta informazio zabaldu nahi dira. Azpimarragarria da, esaterako, azkeneko hogei urtean ekoizle eta hektarea kopuruan izandako bilakaera, 2001ean 61 ekoizle eta…
Ostiral honetan emango zaio hasiera BIOTERRA 2021 azokari Ekainaren 4, 5 eta 6an izango da Irungo Ficoban BIOTERRA 2021, Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka. Ehun bat parte-hartzailek 50 ekintza baino gehiago antolatu dituzte aurtengo ediziorako: hitzaldiak, showcooking-ak, erakusketak eta tailerrak, besteak beste; gainera, arreta berezia jarriko zaio aurten ekonomia zirkularrari, eta lau ikuspuntutatik ekingo diote: kontsumoa,…
Etxez-etxeko dastaketa ekologikoa Santo Tomas egunean Ekolurra Merkaturatze Sarea ezagutara emateko, otar ekologikoak banatu dira txirrinduz Donostian. Santo Tomas eguneko azoka baserritarren elikagaiak gabonetarako eskuratzeko merkatu tradizionala izan ohi da. Aurten, osasun alertagatik ezin izan da festa giroan ospatu, ezta baserriko produktuak aurreko urteetan bezala postuetan eskuratu. Ekolurrak (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak) eta Etxeko Azoka ekimeneko ekoizle taldeak,…
Baratza ekologikoen bideragarritasunerako lanketa kolektiboa Lan honetan 10 baratzezainen kasuak aztertu dira, bisita eta inkesta batzuen bidez, bideragarritasun tekniko- ekonomikoa eta soziala ezagutzeko. Bideragarritasuna gakoa da edozein jardueran. Izan alor pertsonalean, profesionalean zein kolektiboan, proiektu baten jarraipena kolokan dago bideragarritasuna ez bada bermatzen. Ekonomiak baldintzatzen du ekimen baten jarraipena, noski, baina ez bakarrik. Azken finean, ekonomiak bezain besteko garrantzia dauka…