Beste modu batean lan egitearen aldeko apustua

Beste modu batean lan egitearen aldeko apustua Eskubaratz Kooperatiba Txikia “Gure sektorea eta gure bizitzak duintzea da helburua, eta horretan ari gara” Esaldi horrek ederki laburbiltzen du Eskubaratz Kooperatiba Txikiaren filosofia. Gazteek bultzatutako nekazaritza ekologikoko proiektu honek erakusten du lehen sektorean beste antolaketa eredu batzuk posible direla: escala txikian lan eginda ere, komunitatearekin lotura estua izatea, kalitatezko elikagai ekologikoak ekoiztea…
Read More

EHKO Mantangorria: Euskal Herriko produktu agroekologikoak identifikatzeko zigilu berria

EHKO Mantangorria: Euskal Herriko produktu agroekologikoak identifikatzeko zigilu berria 2026ko urriaren 17an, EHKOlektiboak EHKO Mantangorria identifikatzaile agroekologikoa aurkeztu zuen Ordizian, Euskal Herriko etxalde eta produktu agroekologikoak identifikatzeko eta haien ikusgarritasuna handitzeko helburuarekin. ENEEK-Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, proiektuaren eta ekimenaren babesle gisa parte hartu zuen, eta aurkezpenaren harira antolatutako azokan ere izan zen, nekazaritza ekologikoari buruzko informazioa eta…
Read More

Lurraren zaintzatik ikasten: abian da “Lurzorua” programa

Lurraren zaintzatik ikasten: abian da “Lurzorua” programa ENEEK-Ekolurrak “Lurzorua” hezkuntza programak beste ikasturte bati ekin dio, ortugintza ekologikoa oinarri hartuta ikasleen artean elikadura eta ingurumenarekiko kontzientzia sustatzeko helburuarekin. 2017an sortu zen, ENEEK-Ekolurraren ekimenez eta Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean. Proiektuaren abiapuntuan Neiker-Teknaliako Mikrobiologia eta Edafologia Departamentuaren ekarpen zientifikoa dago, eta bertako adituek Nekazaritza Ekosistemen Osasun Txartelak egokitzen lagundu zuten ikasleen erabilerarako. “Lurzorua”…
Read More

20 urteko ibilbideak berretsi du elikadura ekologikoaren garrantzia eta ziurtapen publikoaren beharra

20 urteko ibilbideak berretsi du elikadura ekologikoaren garrantzia eta ziurtapen publikoaren beharra ENEEK-Ekolurrak nekazaritza ekologikoaren garapena eta ziurtapen publikoaren eredua aldarrikatu ditu Europako Nekazaritza Ekologikoaren Egunean Irailaren 23an Europako Nekazaritza Ekologikoaren Eguna ospatu da. Aurten, gainera, urteurren berezia da EAEn: ENEEK-Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, hogei urte bete ditu. Bi hamarkada hauetan, Kontseiluak nekazaritza ekologikoaren sektorearen bilakaera gertutik…
Read More

ENEEK-Ekolurrak ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapen publikoa defendatu du Legebiltzarrean

ENEEK-Ekolurrak ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapen publikoa defendatu du Legebiltzarrean Ziurtapen ekologikoaren oinarria kontsumitzailearen konfiantza da, eta konfiantza hori sistema publiko independente batek bermatu behar du. ENEEK-Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Administrazioa sinplifikatu eta arintzeko premiazko neurriei buruzko Lege Proposamenetik ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapenari eragiten dion aldaketa kentzeko eskatu du. Lege-proposamenak aukera emango luke…
Read More

Elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko zozketa

Elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko zozketa Zenbait kontsumo talde eta kooperatibekin elkarlanean, ekimen berezi bat jarri dugu martxan irailaren 1etik 22ra, elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzeko eta horiek eskaintzen dituzten tokiko establezimenduak ezagutarazteko. Epe horretan parte hartzen duten establezimenduetan erosketaren bat egiten dutenek elikagai ekologikoz osatutako 100 euroko saski baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Ekimenaren bidez, kontsumitzaileak produktu ekologikoak ezagutzera…
Read More

Arabako Foru Aldundiak Sabandon herri-larreen ziurtapen ekologikorako proiektu pilotua bultzatu du

Arabako Foru Aldundiak Sabandon herri-larreen ziurtapen ekologikorako proiektu pilotua bultzatu du Arabako Foru Aldundiak Sabandon herri-larreen ziurtapen ekologikoa aztertzeko proiektu pilotu bat abiaraziko du. Ekimen honen helburua abeltzaintza ekologikoaren garapena erraztea da, eta etorkizunean lurraldeko beste administrazio-batzorde batzuentzat ere erreferentzia izatea. Proiektua Arraia-Maeztuko Udalarekin eta bertako administrazio-batzordeekin elkarlanean garatuko da. Bertan, besteak beste, ekoizpen ekologikoaren eta konbentzionalaren arteko kudeaketaren bateragarritasuna,…
Read More

Nekazaritza ekologikoaren erronkei buruzko Interecoren jardunaldietan parte hartu dugu

Nekazaritza ekologikoaren erronkei buruzko Interecoren jardunaldietan parte hartu dugu ENEEK-Ekolurrak Tenerifen egin diren Interecoren jardunaldietan parte hartu du. Topaketa horretan Estatuko nekazaritza ekologikoaren kontrol-agintaritza publikoetako ordezkariak bildu dira, sektorearen erronka eta aukera nagusien inguruan hausnartzeko. «Etorkizuna ereinez: nekazaritza ekologikoa klima-aldaketaren eta elikadura-burujabetzaren aurrean» lelopean, jardunaldietan hainbat gai estrategiko landu dira, besteak beste, nekazaritza ekologikoaren egokitzapena klima-aldaketara, elikadura-burujabetza, Europako araudiaren bilakaera…
Read More

Martxan da Azoka Ekologikoen Ibilbidea

Martxan da Azoka Ekologikoen Ibilbidea Ekimenaren helburua da elikadura ekologikoa bultzatzea eta agroekologiaren balioak ezagutaraztea. Euskal Autonomia Erkidegoko hamabi udalerritan antolatuko da aurten ere Azoka Ekologikoa. Ekimenaren helburua da elikagai ekologikoak herritarrengana hurbiltzea eta agroekologiaren printzipioak balioan jartzea. Azoka ekologikoen ekimenari hasiera eman eta aurtengo egutegia aurkeztu da gaur, maiatzaren 30ean, Gasteizen. Ekimena Bionekazaritzak (Araba), Ekolur elkarteak (Bizkaia) eta Biolurrek…
Read More

HOPE bideo-foruma: oraindik garaiz gaude

HOPE bideo-foruma: oraindik garaiz gaude Apirilaren 28an, asteartea, 17:00etan, aukera paregabea izango dugu etorkizunari begirada baikor baina errealista bat emateko. Bioterrako antolatzaileekin elkarlanean, HOPE bideo-foruma antolatuko dugu, gaur egungo erronkei buruz hausnartu eta irtenbide posibleak ezagutzeko gune gisa. Hope! Estamos a Tiempo ez da ohiko dokumental bat. Proposamen kultural eta dibulgatzaile honek mezu argi bat zabaltzen du: oraindik garaiz gaude…
Read More
Page 1 of 8
1 2 3 … 8