Skip to main content

Urtero bezala uda heltzearekin batera Euskadiko hainbat tokitan Udako azoka ekologikoak antolatzen dira.  Herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek antolatzen dituzte, Arabako Bionekazaritzak, Bizkaiko Ekolurrek eta Gipuzkoako Biolurrek kasu. Kontseilutik azoka hauen Komunikazio plana bideratzen da hauen antolaketan ere laguntzen dugularik. Azoken helburua elikagai ekologikoak ikusaraztea eta dagoen aniztasun eta kalitatea plazaratzea da. Azoka askotan elikagai ekologikoak dastatzeko aukera izango da. Kontseiluak gainera, 5€ko 500 bono jarriko ditu  eskuragarri webgunean elikagai ekologikoen erosketa sustatze aldera. Bonoak udako azoka ekologikoetan erabiltzeko izango dira eta uztailaren 22tik aurrera eskuragarri egongo dira. Eskuratu zurea eta gerturatu zaitez!

Hauek dira 2022ko udako azoka ekologikoak, guztira 14.

  • Elorrio, uztailaren 3an herriko aparkalekuan
  • Zigoitia, uztailaren 30ean herriko plazan
  • Zarautz, abuztuaren 19an Lege zaharren enparatzan
  • Zumaia, abuztuaren 26an Eusebio gurrutxaga plazan
  • Donostia, irailaren 3an Boulebard-en
  • Errenteria, irailaren 10ean Errenterian Gamon Zumardi plazan
  • Algorta, irailaren 17an Geltoki plazan
  • Zerain, irailaren 18an herriko plazan
  • Mungia, irailaren 24ean Foruen plazan
  • Gasteiz, urriaren 1ean Foru plazan
  • Eibar, urriaren 8an Unzaga plazan
  • Durango, urriaren 8an Andramariko elizpean
  • Leintz-Gatzaga, urriaren 16an Leintz Gatzagako plazan
  • Villabona, urriaren 30ean Errebote plazan

 

sustatu

Author sustatu

More posts by sustatu