Arabako Foru Aldundiak Sabandon herri-larreen ziurtapen ekologikorako proiektu pilotua bultzatu du
Arabako Foru Aldundiak Sabandon herri-larreen ziurtapen ekologikoa aztertzeko proiektu pilotu bat abiaraziko du. Ekimen honen helburua abeltzaintza ekologikoaren garapena erraztea da, eta etorkizunean lurraldeko beste administrazio-batzorde batzuentzat ere erreferentzia izatea.
Proiektua Arraia-Maeztuko Udalarekin eta bertako administrazio-batzordeekin elkarlanean garatuko da. Bertan, besteak beste, ekoizpen ekologikoaren eta konbentzionalaren arteko kudeaketaren bateragarritasuna, larreen erabileraren plangintza eta ekoizpen ekologikoaren araudia betetzeko beharrezkoa den kudeaketa administratiboa aztertuko dira.
Arabak Euskadiko sektore ekologikoan duen pisua sendotzen jarraitzen du. 2025ean 7.514,16 hektarea ekologiko ziurtatu ditu, hau da, Euskadiko azalera ekologiko ziurtatu osoaren %41,36. Arraia-Maeztu bereziki nabarmentzen da, 732,40 hektarea ziurtaturekin, ekologikoan ziurtatutako 882 abelburu eta 11 eragile dituelako.


