“Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa Bilboko Itsasmuseumen
Bisita amaitutakoan galdetegi labur bat betez gero, pintxo bat doan dastatzeko aukera izango da
Abuztuaren 16tik irailaren 4ra Bilbon, Itsasmuseum Museoaren aurrean, Kontseiluak antolatutako “Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa izango duzue 18:00etatik 21:00etara. Erakusketarako bisita amaitutakoan, galdetegi labur bat betetzeko aukera eskainiko dizuete, eta inkesta betetzen duzuenok produktu ekologikoekin egindako pintxo bat doan dastatu ahal izango duzue terrazako tabernan bertan: Serrats enpresako produktuak, Ibarra baserriko barazkiak eta Bizkaiganeko ardi gazta. Animatu eta parte hartu!