Lurzorua egitaraua martxan 21-22 ikasturterako
LURZORUA programak lurra baliabide didaktiko moduan erabiltzea proposatzen du, lurzoru emankorra zaintzearen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin. Aldi berean, ekoizpen eredu ekologikoaren alde apostu egiten duten baserritarrek lurrarekin hartzen duten konpromisoa erakutsi nahi du.
Jarduera hau, praktika aktibo baten bitartez ikasleak bere inguruko lurzoru emankorrera gerturatzean oinarritzen da. Honen iraupena eskola-jardunaldi bat izango da eta Amorebieta Etxanon egingo da. Herri honetan kokatuta dagoen Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren egoitza ezagutu ondoren, Ibarra izeneko, hurbileko auzoan dagoen, baserri ekologiko batean lur laginak jaso eta nekazaritza-ekosistema horren osasun diagnostiko erreala egingo da.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1go zikloko ikasleei zuzendua dago, nagusiki ikastetxean eskola baratza duten taldeei zuzenduta, bertan jasotako ezagutzak baratzarekin lotutakoak direlako. Egitaraua oso egokia da, halaber, Eskolako Agenda 2030rekin loturiko edukiak landu nahi dituzten taldeentzat.
Eskola baratza ez duten ikastetxeetako taldeek Ekoizpen Ekologikoaren hastapen- eta hurbilketa-jardueretan parte hartu nahi izanez gero gurekin harremanetan jar zaitezkete. Aukera desberdinak daude: erakusketa iraunkorrera bisita, elikagai ekologikoak etiketatzeko tailerrak, etab. eta jarduera horiek hurbileko nekazaitza -ustiategi bat bisitatzearekin osatu daitezke.
Programaren finantzaketa eta antolakuntza EKOLURRAren kargura izango da, garraioaren gastua izan ezik, hau ikastetxearen kontura izango baita. Jarduera egiteko egun kopurua mugatua da eta esleipena eskakizunak iristen diren eran egingo da egunak bukatu arte.
JARDUERAN PARTE HARTZEKO asmoa baduzue, jarri gurekin harremanetan honako helbide honetan: sustatu@ekolurra.eus Gaia: LURZORUA