Mungian, gainera, zozketak eta erakusketa ere izango dira
ARETXABALETAKO AZOKA
Datorren larunbatean, irailak 25, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Iralabarri plazaren azpialdean atonduko dute Biolur Elkarteak, Aretxabaletako Udalak eta Landaolak antolatutako azoka ekologikoa. Bertan, batez ere Gipuzkoako ekoizleak aurkituko ditugun arren, ez da faltako beste herrialdeetako ordezkaririk ere, eta Iralabarri plazaren azpialdean kokatuko dituzten 15 postuetan, barazkiak, frutak, pasta, gatza, eztia, landareak, arropa, gazta, marmeladak, ogia eta sagardoa aurkituko ditugu besteak beste. Hortaz, aukera aparta izango da produktu ekologikoak bertatik bertara eskuratzeko eta ekoizleekin zuzenean jarduteko.
Biolur Elkarteak, gainera bertan kokatuko du bere postua behar duenari argibideak emateko, eta abian duen “Gure lurrina” kanpainari buruzko informazioa ere zabaltzeko.
Ekologikoaren garrantzia
Azoka honetara eramango diren produktu guztiak modu ekologikoan ekoitziak dira; horrek esan nahi du natura, animalia eta gizakien eta osasuna eta etorkizunarekiko errespetuz eta inolako kalterik eragin gabe ekoizten direla. Ekoizpen ekologikoak, gainera, hainbat abantaila ditu gure osasuna ez ezik ingurumena eta zaintzen duelako eta, hartara, hurrengo belaunaldiei ere bermatu egiten zaie lurraren emankortasuna
Parte hartuko duten ekoizleak
Pasta Martinelli –Beriain – pasta
Maria Jesus Revuela –Aretxabaleta – barazkiak
Ane Gorosabel -Arrasate – barazkiak
Jon Gatz Museoa – Leintz-Gatzaga – gatza
Aikur – Urretxu – eztia
Mandibitzu Aretxabaleta gazta
Ekoudalatx – Arrasate – landareak
Amaia Laskurain – Antzuola – gazta
Haristizabal – Itsaso – Fruta
Maduixa – Ataun – arropa
Beltzitina – Anuntzeta – marmeladak
Naiara Errazti- Arrasate – ogia
Ekain – Zumaia – sagardoa, ozpina
Rake Askasibar – Arrasate – barazkiak
Biolur – informazio postua
MUNGIAKO AZOKA
Egun berean, irailaren 25ean, Mungiako Foruen enparantzak hartuko du azoka ekologikoaren XXI. edizioa, Udalak eta Ekolur elkarteak antolatuta. Bertan, Mungialdeko, Bizkai osoko eta Araba, Nafarroa eta Zamorako ekoizleek salgai jarriko dizkigute euren kalitate handiko produktu ekologikoak, Foruen enparantzan kokatuko diren 15 saltokietan. Barazkiak, esnekiak, txakolina, okelea, marmeladak, eztia… askotariko produktuak aurkituko ditugu bertan.
Zozketak eta erakusketa
Aipatutako saltokietan erosketak egiten dituzten bisitarien artean produktu ekologikoz beteriko 3 otzara zozkatuko dituzte antolatzaileek. rtean produktu ekologikoz betetako 3 otzara zozkatuko dituzte antolatzaileek.
Gainera, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura ekologikoaren Kontseiluaren eskutik Elikadura Ekologikoarekin Dena Hobetzen da erakusketa ibiltaria izango da.
Parte hartuko duten ekoizleak
Gorka Irazabal (Goreko) – Mungia – Barazkiak
Lurmena – Fruiz – Barazkiak
Orhan Yigit – Larrabetzu – Barazkiak
Biolandare – Gamiz-Fika – Hazitegia
Iker Ulibarri – Gordexola – Gazta
Itturbaltza Artisau Elikagaiak – Mungia – Okela
Iker Ulibarri – Gordexola – Txakolina
Vista Alegre Baserria – Karrantza – Esnekiak
Idoia Frades (Batana Ogia) – Abadiño – Ogia
Artesa – Zeberio – Ogia
Tologorri – Urduña – Marmeladak
Olatxuko mermeladak – Arrieta – Marmeladak
Txaramela pasta – Muskiz – Pasta
Amatxo – Antzuola – Gazta
Javier Álvarez Pagazaortundua – Zamora – Baratzezaintza eta lekadunak