
Bionekaraba 2021 azoka ekologikoa Gasteizko Foru Plazan, 10:00etatik 14:30era Urriaren 2an, larunbata, Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren Elkarteak antolatuta, Bionekaraba Azoka Ekologikoaren XXVI. edizioa izango da Gasteizen, Foru Plazan, 10:00etatik 14:30era. Bertan Araba eta inguruetako ekoizle ekologikoak izango dira eta haien produktuak bertatik bertara eskuratzeko aukera izango dugu: marmeladak, zukuak, eztia, gazta, ogia, gozoak, jantziak, barazkiak, lekaleak, kosmetikoak, fruta, arrautzak,…