Skip to main content
Ekoberriak

Durangoko Nekazaritza Ekologikoaren XI. Azoka

By 6 urria, 20219 azaroa, 2021No Comments

Durangoko Nekazaritza Ekologikoaren XI. Azoka

Andra Mariko elizpean izango da  larunbatean goizean zehar

Aurten ere Marisatsa elkarteak Azoka Ekologikoa antolatuko du Durangon, Durangoko Udalaren babesarekin eta Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren, EHNEren, EkoKontsumo federazioaren, Elorrixa ekologi taldearen eta Ekologistak Martxan taldearen laguntzarekin.  Honako hau XI. edizioa izango da, eta Andramariko elizpean izango da urriaren 9an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara.

Azoka honetan, ekologikoan aritzen diren inguruko hogei bat ekoizle hurbilduko zaizkigu askotariko produktuak zuzenean eskaintzen.  Dena era ekologikoan egina eta ekoizleen eskutik jasoa.

Ekologikoaren garrantzia

Azoka honetara eramango diren produktu guztiak modu ekologikoan ekoitziak dira; horrek esan nahi du natura, animalia eta gizakien eta osasuna eta etorkizunarekiko errespetuz eta inolako kalterik eragin gabe ekoizten direla. Ekoizpen ekologikoak, gainera, hainbat abantaila ditu gure osasuna ez ezik ingurumena eta zaintzen duelako eta, hartara, hurrengo belaunaldiei ere bermatu egiten zaie lurraren emankortasuna.

Gainera, azoka hauek ekoizleak eta kontsumitzaileak aurrez aurre ezagutu eta produktua bertatik bertara ikusi eta jasotzeko aukera eskaintzen dute.

Admin

Author Admin

More posts by Admin