Irailaren 23a EBren Egun Ekologiko izendatu berri dute
Joan den irailaren 23an, Europako Parlamentuak, Europar Batasuneko Kontseiluak eta Europako Batzordeak adierazpen bateratua sinatu zuten irailaren 23a ofizialki EBren Egun Ekologikoa dela adieraziz.
Jan Plagge, IFOAM Organics Europe erakundeko presidenteak adierazi zuenez, “EBren Egun Ekologikoa aukera ezin hobea izango da aztertzeko nola ari den Europa 2030erako azaleraren % 25 eredu ekologikoan kudeatzeko helburua betetzen, kontsumitzaileen joerak zein diren etab.
Gogoeta ere egin zuen esanez, garaia dela eredu ekologikoan ari diren eta eredu horretara aldatzen diren nekazariak behar bezala saritzeko, naturari eta gizarteari egiten dioten mesedea kontuan hartuta . Egun horren inguruan ekintza plana ere antolatu dute, tartean, nekazaritza ekologikoari buruzko informazioa eta komunikazioa, produktu ekologikoen kontsumoaren sustapena eta, kontratazio publikoaren bidez, jantoki publikoetan elikagai ekologiko gehiago erabiltzea.
Horregatik guztiagatik, Kontseiluan ere oso interesgarria iruditzen zaigu erabaki hau, jarduna bisibilizatzeko ez ezik, denon konpromisoa azaleratzeko eta eragile gehiago erakartzeko balio dezakeelako. Uste dugu sektoreari bultzada eta garrantzia emateko balio izango duela, eta, hortaz, geuk ere ongietorria eman nahi diogu egun honi.