Skip to main content
Ekoberriak

Azoka ekologikoa eta Gutizia Ekologikoen Ibilbidea Eibarren

By 29 iraila, 20219 azaroa, 2021No Comments

Urriaren 2an, Untzaga plazan, 10:00etatik 14:00etara

Datorren larunbatean, urriak 2, izango da Eibarko X. azoka ekologikoa Biolur Elkarteak, Eibarko Udalak eta Landaolak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Azoka Untzaga plazan antolatuko dute, goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Azoka honetan, ekologikoan aritzen diren 20 bat ekoizle hurbilduko zaizkigu askotariko produktuak zuzenean eskaintzen: pasta, ogia, gozoak, gazta, arropa, barazkiak, baratxuriak, kontserbak, fruta… Dena era ekologikoan egina eta ekoizleen eskutik jasoa.

Ekologikoaren garrantzia

Azoka honetara eramango diren produktu guztiak modu ekologikoan ekoitziak dira; horrek esan nahi du natura, animalia eta gizakien eta osasuna eta etorkizunarekiko errespetuz eta inolako kalterik eragin gabe ekoizten direla. Ekoizpen ekologikoak, gainera, hainbat abantaila ditu gure osasuna ez ezik ingurumena eta zaintzen duelako eta, hartara, hurrengo belaunaldiei ere bermatu egiten zaie lurraren emankortasuna.

Parte hartzaileak

Pasta Martinelli – Pasta

Leire Albisu – Ogia, gozoak

Nelly Cozares – Barazkiak

Jon Gatz Museoa – Gatza

Sosola – Ardi-gazta eta ogia

Aikur – Eztia

Aitor Bastarrika – Jantzi ekologikoak

Pikunieta – Ardi-gazta

Bego Villar – Marmeladak, kontserbak

Doniene berri – Barazkiak

Pello – Barazkiak

Amaia Laskurain – Gazta

Haristizabal  – Ogia, fruta

Ecoprado – Baratxuriak, lekaleak

Aleka – Haziak

Beñat Telleria – Gazta

Conservas Garavilla – Arrain kontserbak

Biolur – informazioa

Aza ta porrua – kontsumo elkartea informazioa

 

Gutizia ekologikoen ibilbidea

Aurten bigarren aldiz antolatu dute Gutizia Ekologikoen Ibilbidea izenekoa Eibarko tabernetan. «Ekimen honekin, ostalaritzarekin zubiak eraiki eta baserritarren produktuak ikusaraziz haiek balioan jarri nahi ditugu» azaldu dute antolatzaileek. Hortaz, Eibarko hamar tabernarik eskualdeko ekoizle ekologikoen produktuekin eta sagardoarekin osatutako gutizia bat prestatuko dute, eta 2na euroan salduko dute. Horren bidez, ostalaritzaren eta ekoizleen arteko elkarlana sustatu nahi da eta tabernetara hurbiltzean, pintxoen osagaiak norenak diren ere ikusi ahal izango da.

Gutizia ekologikoen ibilbidea honako taberna hauetan osatu ahal izango da: Baratze Gourmet, Kontent, Slow, Birjiñape Berria, Koskor, Trinkete, Chic, Kultu, Batzoki, Kili Kili.

Admin

Author Admin

More posts by Admin