Skip to main content
Ekoberriak

Bionekaraba 2021 azoka ekologikoa

By 27 iraila, 20219 azaroa, 2021No Comments

Bionekaraba 2021 azoka ekologikoa

Gasteizko Foru Plazan, 10:00etatik 14:30era

Urriaren 2an, larunbata, Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren Elkarteak antolatuta, Bionekaraba Azoka Ekologikoaren XXVI. edizioa izango da Gasteizen, Foru Plazan, 10:00etatik 14:30era. Bertan Araba eta inguruetako ekoizle ekologikoak izango dira eta haien produktuak bertatik bertara eskuratzeko aukera izango dugu: marmeladak, zukuak, eztia, gazta, ogia, gozoak, jantziak, barazkiak, lekaleak, kosmetikoak, fruta, arrautzak, olioa… Antolatzaileek elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko baliatu nahi dute topaketa, herriak eta herritarrak hiri erdigunera ekartzeko eta haien lana balioan jartzeko.

Erakusketa ibiltaria

Gainera, 2tik 7ra erakusketa ibiltaria egongo da Santa Barbara plazan  eta bertatik pasatu eta inkesta betetzen duenak 3€ko bonoa lortuko du elikagai ekologikoetan erabiltzeko.

Admin

Author Admin

More posts by Admin