Azoka ekologikoa egingo dute Amasa-Villabonan lehenengoz
Urriaren 31n, igandea, Errebote plazan, 10:00etatik 14:00etara
Irudia: ataria
Aurten lehenengoz antolatu du Amasa-Villabonan elikagai ekologikoen azoka Biolur Elkarteak, Amasa-Villabonako Udalak antolatu duen Gau Beltzaren inguruko egitarau zabalaren barruan.
Hamasei bat parte-hartzaile izango dira eta ogia, arropa, barazkiak, askotariko gaztak, gatza, frutak, marmeladak, ardoa, esnekiak eta eztia aurkituko ditugu besteak beste. Gainera, informazio gunea bana ere ipiniko dute Nekazaritza eta Elikagai Ekologikoen Kontseiluak eta Biolur Elkarteak.
Erosketa bonoa
Elikagai Ekologikoen Kontseiluaren informazio gunera hurbiltzen direnei galdetegi labur bat erantzuteko aukera eskainiko zaie, eta horren truke, azokan bertan erabiltzeko 3 euroko bonoa jasoko dute.
Kalabaza tailerra
10:00etatik 13:00etara kalabaza garbitzeko eta apaintzeko tailerra egingo da Errebote plazan bertan.
Sukaldaritza tailerra
Egitarauaren barruan, gainera, eguerdiko 12:00etan, Sukaldaritza tailerra eskainiko du Javier Riverok, eta bertan, azokako produktu ekologikoak erabiliz landuko dituzte jakiak.
Gainera, 12:00etatik 14:00etara, Kantina ere egongo da Berdura plazan.