Skip to main content
Ekoberriak

Kontseilua Ataungo II. Natur Zikloan

By 27 iraila, 20219 azaroa, 2021No Comments

Kontseilua Ataungo II. Natur Zikloan

Otsotarrak elkarteak antolatu du Ataungo II. Natur Zikloa, urriaren 8ra arteko ekitaldiekin.

 

Ataungo II. Natur Zikloaren baitan, bi ekitalditan hartuko du parte Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak. Alde batetik, “Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa ikusteko aukera izango da irailaren 30era arte Ataungo Herri Antzokian, 18:30etik 20:00etara.

 

Bestalde, urriaren 8an, “Agroekologia herrietara hurbilduz: esperientziak eta hausnarketak” mahai-ingurua izango da Herri Antzokian bertan, 18:30ean. Mahai-inguruan parte hartuko dute  Mari Jose Imaz, Aintzira Oñederra, Sakanako Garapen Agentziako kide bat eta Xabier Lejarzegi, Kontseiluaren zuzendariak.

Admin

Author Admin

More posts by Admin