
Bionekazaritza, Arabako ekoizle ekologikoen elkarteak, erlezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du Ataurin. Atzo izan zen lehenengo hitzaldia. Esti Martinez, Kontseiluko teknikariak, nekazaritza ekologikoari buruzko Europako araudiaren xehetasunak eta erlezaintza ekologikoaren ziurtapenaren beharrak eta eskakizunak partekatu zituen bertaratutakoekin. 2022ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen ekoizpen ekologikoaren araudi berriaren aldaketa nagusiak aurkeztu zituen ere. Erlezaintzako teknika ekologikoen gaineko interesa agerian geratu zen;…

