Skip to main content
Ekoberriak

Hemengoa, sasoikoa eta ekologikoa

By 8 apirila, 202227 maiatza, 2022No Comments

Ongietorri Etartie

Aurreko martxoaren 17an Durangaldeko 12 ekoizlek ETARTIE denda zabaldu zuten Durangoko Azoka plazan. Orduztik elkarteko baserritarretako bat asteartetik ostegunera arratsaldeko 17.00etatik 19.30etara merkatuko postuan dago. Ostegunetan goizeko 11.30etatik 13.30etara egongo dira ere, eta ostiraletan goizeko ordutegian.

Elkarlan sendo baten fruitua da proiektu hau. Aurretik “Soloko” elkartean eskualde bizkaitarreko baratzezain desberdinak bateratu ziren, kontsumo ekologikoak aurrean zituen eta dituen merkaturatze erronka desberdinei aurre egiteko.

Ariketa zaila, baina Alazne Intxauspe, Bejondeizula proiektuko baserritarrak argi dauka “bakarrik ezin dugu; modu kolektiboan eginda gure eragiteko gaitasuna handia da”.

Baserriko sarrera erakutsi nahi diete durangarrei denda honekin, esanahi hori baitauka aukeratu duten izena; “deskonexioa handia dago lurra eta herriaren artean, eta nik uste gure dendak ekarpen bat egingo diola kontsumitzaileara: hau da Durangaldean dagoena, hemen eta orain, ekologikoa dena”, adierazi digu ekoizleakBaserria eta kontsumitzailearen arteko zubi-lana.

Eskaria asetzeko asmoz, produktu aniztasuna bilatu dute ekoizleek. Badira barazkiak dauzkatenak: Patxikobaso (fruta eta ogiaz gain), Bajondeizula (baita kontserbak ere), Pulla baserria, Eskubaratz eta Artizar. Erlia proiektuak arrautzak ekoizten ditu, eta Bizioko lagunek sagardoa eta edariak. Belazeko baserritarrek esnekiak eta txerrikiak dauzkate eta Urienekoek txerrikiak, gaztak, txerrikiak eta okela ere. Delikatetxek salda eta kontserbekin hornitzen du denda, eta Garaikoek garagardo eta kontserbekin ere.

-Nola sortu zen ideia?

Eskualdean 4-6 baratzezain ekologikoan egiten dugunak, duela urte batzuk Soloko elkartean antolatu ginen, batez ere jangela eta Bertan Bertokoaren harira Durangaldean kontua mugitzen ari zelako; eskaintza bateratua egiteko ideia sortu zen.

Era berean, gure kideetako batzuk Durangoko plazan ari dira urteetan. Postu hoien lizitazio berriak egin behar ziren eta udaletik harremanetan jarri ziren larunbatero joaten diren batzuekin, ea horrelako zerbait interesatzen zitzaien. Taldean konpartitu zuten, ea barazkiez gain zerbait gehitu genezakeen. Horrela zabaldu zen Soloko eta beste ekoizle batzuk sartu dira.

-Nola funtzionatuko du dendak?

Guretzat garrantzitsua da kontsumitzaileengana modu desberdinetan heltzea. Gaur egun kontsumitzeko ohiturak aldatu dira. Jende mota bat larunbateko azokara ez doa. Ordun, nahi genuen astean zehar ere ekoizleak egongo diren puntu bat egotea. Beste ordutegi batzuk izatea, eta jende gaztearengana ere iristea.

Etartien beti topatuko duzu ekoizle bat, gure artean ari gara antolatzen. zuk gure produktua erosi nahi baduzu hor gaude erreferentzia moduan. Produktua jartzen duen edonork elkartearentzat lana egiten du, turnoak egiten edo, adibidez, administrari lanak egiten.

-Proiektu kolektiboa saretu duzue. Zein da prozesuaren inguruko balorazioa?d

Oraindik konklusioa ateratzeko oso goiz da, eta batez ere sortze prozesua baloratu dezakegu. Baina nik batez ere azpimarratuko nuke daukagun ilusioa. Ideia diferenteak dauzkagu, adin diferenteak, bakoitza bere sektorekoa, bere etxekoa. Eta, hau aurrera ateratzeko sekulako gogoa daukagu, hau ondo ateratzeko ilusio handia dugu. Denok ahal duguna ematen ari gara, eta denok minimoak betetzen, turnoak egiten…

Hasiera bai izan dela pixkat intensoa, bilera asko, ados jarri behar ginen gainera, baina “fluitzen” ari da.

-Kontsumo ekologikorako eskaera badago Durangon?

Kontsumoaren inguruan informazio nahastu asko dago. Ez dakigu zer den garaikoa, zer erosi daitekeen hemen eta zer ez; ekologikoaren inguruan nahasmena dago ere. Guk sasoiko elikagaiak izango ditugu dendan, hemengoak, eta ekologiko zertifikatuak gehienak. Garaiko, bertako eta ekologikoaren erreferentzia errealagoa izaten lagundu dezake.

Bai, eskaera badago. Perfil desberdinetako kontsumitzaileak daude. Anitzak. Kontsumo taldeetan adibidez, badago militantzia puntu bat. Proiektu honek zentzu horretan formato irekiagoa du; denda bat da, eta zu zatoz ondo datorkizunean; eroso eta errazagoa da.

-Zer egin daiteke kontsumo ekologiko eta bertokoa areagotzeko?

Gaur egun zaila da defenditzea produkzio ekologikoa baino hobea dagoenik, osasunantzako, ingurumenerako, baserri ereduari lotuta ekonomia lokala berpizteko…

Ordun, instituzioek argi egin behar lukete honen alde.

Benetan produkzio ekologikoan eraldaketa eta areagotze bat nahi badugu, aldaketa asko eman behar dira, kontsumo ohituretan… eta kontsumitzaileari nire ustez informazioa argiago eta gardenago eman behar zaio, eta ez nahastu.

Etartien kasuan, gure neurrian ari gara produkzioa kontsumo eskari eta behar bati egokitzen; hau beste eskala batera eramanda, potentziala baldin badago goaz jende berria sektorean instalatzera. Saiakerak egin behar dira.

Itxaropentsu amaitu dugu solasaldia Alaznerekin. Ekologikoa, garaikoa eta bertako produktua iparrorratz duen ibilbide oparoa abiatu dute Durangaldeko eragileek. Eskertzekoa Etartieko ataria eskuzabal irekitzeagatik. Zorte on bide honetan.

sustatu

Author sustatu

More posts by sustatu