Skip to main content

Ekoizpen ekologikora bideratutako lurrak gorantz jarraitzen dute Euskadin

2016tik, ekologikoan ziurtatutako lurren azalera hirukoiztu egin da. Egun Euskadin nekazaritza lurren % 5a ekologikoan ziurtatuta dago, Itun Berdeko erronka 2030erako lurren %25a ekologikoa izatea da. 2022an Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak ekoizpen ekologikoari zuzendutako 1.199 hektarea berri ziurtatu zituen, Euskadiko nekazaritza lurren 9.104 hektarea okupatuz. Gipuzkoan, % 35eko igoerarekin, izan da lurren azaleraren igoera nabarmenena abeltzain handien izen…

Read More

LURZORUA hezkuntza programaren seigarren ikasturtea martxan da!

2017tik 3500 ikasle inguruk parte hartu dute Lurzorua programa. Lurzorua Kontseiluak eskaintzen duen hezkuntza programa da.  Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1go eta 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago, nagusiki, ikastetxean eskola baratza duten taldeei zuzenduta. Urte hauetan, 2017tik 2022ra, Kontseiluaren eskutik 3500 ikasle inguruk jaso dute Lurzoru programa. Bertan, lurra baliabide didaktiko moduan hartuta, lurzoru emankorra zaintzeak duen garrantzia…

Read More

SS GASTRONOMIKAN EUSKADIKO EDARI ETA ELIKAGAI EKOLOGIKOAK PROTAGONISTAK

SS Gastronomikan Euskadiko edari ekologikoen kata izan da Mikel Garaizabalen eskutik Erakuslehio aparta izan da Euskadiko Elikagai ekologikoak duten kalitatea eta dagoen aukera handia erakusteko Urriaren 2tik 5era, `United Kulinary’ lelopean, San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country 2022 kongresua egin da.  Aurten, HAZIk urtero SS Gastronomikan Basque Wine egitarauaren barruan dastaketak egiteko hartzen duen azalera Kontseiluari eskeini dio Euskadiko Edari…

Read More

BIOLUR ELKARTEAK, DUINA, baratza ekologikoen bideragarritasun lanketa kolektiboaren ondorioak aurkeztu ditu Kontseiluan

Baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen kostuen azterketa integrala eta objektiboa egin da sortutako ezagutza hau baliatuz ekoizleen egonkortasun eta duintasun ekonomiko eta soziala garatzeko. Ondorioak ezagutzera emateko “Ekoizpen Duina, kontsumo herrikoia” lelopean kanpaina  abiatuko da, eta lehen pausu bezala Gipuzkoako eskualde ezberdinetan eta Durangon aurkeztu dira ikerketa proiektuaren emaitzak. Amorebieta-Etxano 2022ko irailaran 27. Atzo, irailaren 27an, DUINA ikerketaren ondorio orokorren aurkezpena izan…

Read More

Euskadiko nekazaritza ekologikoak goranzko joeran jarraitzen du, baina oraindik badago zer egin Europako Itun Berdearen helburuak betetzeko

2021ean Nekazaritza ekologikoaren errolda %8 hazi zen eta lurren azalera %16; une honetan Euskadin lurren azaleraren %4,6 ekologikoan ziurtatuta dago.  Hala ere, Europako Itun Berdeko “Baserritik mahaira” estrategiaren eskaera betetzeko urrats asko eman behar dira; izan ere, erronka da Europako nekazal lurren azaleraren %25 ekologikoa izatea 2030 urterako. Donostia 2022ko irailaran 23. Gaur, irailaren 23an, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Egunean,…

Read More

Udako azoka ekologikoak 2022

Urtero bezala uda heltzearekin batera Euskadiko hainbat tokitan Udako azoka ekologikoak antolatzen dira.  Herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek antolatzen dituzte, Arabako Bionekazaritzak, Bizkaiko Ekolurrek eta Gipuzkoako Biolurrek kasu. Kontseilutik azoka hauen Komunikazio plana bideratzen da hauen antolaketan ere laguntzen dugularik. Azoken helburua elikagai ekologikoak ikusaraztea eta dagoen aniztasun eta kalitatea plazaratzea da. Azoka askotan elikagai…

Read More

Kide berriei ongi etorria

Aurreko urteetako geldialdiaren ondoren, aurten berreskuratu da eragile berriei egiten zen ongi etorri jardunaldia. Gaur, jarduera desberdinetako 14 pertsona (frutagintza, baratzezaintza, errunaldiko hegazti-hazkuntza, haragitarako behiak, eraldatuak, gatzaren ekoizpena, etab.) gerturatu dira Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitzara, Jauregibarria baserrira Amorebieta Etxanon. Azkeneko urtean ekologikora pausoa eman dutenek kontseilua hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute, bertan lan egiten duten teknikariak, kontseiluaren…

Read More
Page 2 of 2
1 2