Skip to main content
  • SS Gastronomikan Euskadiko edari ekologikoen kata izan da Mikel Garaizabalen eskutik

  • Erakuslehio aparta izan da Euskadiko Elikagai ekologikoak duten kalitatea eta dagoen aukera handia erakusteko

Urriaren 2tik 5era, `United Kulinary’ lelopean, San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country 2022 kongresua egin da.  Aurten, HAZIk urtero SS Gastronomikan Basque Wine egitarauaren barruan dastaketak egiteko hartzen duen azalera Kontseiluari eskeini dio Euskadiko Edari Ekologikoak ezagutzera emateko. Ekintza honetan parte hartzeko beharrezkoa zen edari ekologikoak Basque Winek dituen bereizitasunak barne izatea.

Dastaketak Mikel Garaizabalen eskutik izan dira eta parte hartu nahi izan duten eragileek bere produktua aurkezteko aukera izan dute. SS Gastronomikak iraun dituen 3 egunetan egunero dastatu diren edari eta elikagaiekin bodegoi bat prestatu da eta hauen promozioa egin da sareetan.

Guztira ekintzan 19 ekoizlek parte hartu dute,  edariekin; Gil Berzal SC, Berarte Biñedos, Bodegas Ostatu SL, El Mozo Wines, Urkizahar, Bengoetxe txakolina, Ulibarri Artzaiak, Jon Goenaga (G-1200), Sagar Zirkle SL, Ohiarte, Mucha Drink SL, Petritegi, Iparragirre, Baias Garagardoa.  Eta elikagaiekin; OnEin Kontserbak, Conservas Serrats, Berbelar gaztak, Aitor Aranburu (Behieko) eta Galparsoro okindegia.

Erakusleiho polita izan da Euskadiko edari eta elikagai ekologikoak ezagutarazteko. Balorapena oso positiboa izan da. Alde batetik, goi mailako sukaldarien bisita jaso da, bai eta  sektoreko profesional askorena. Dastaketetan parte hartzen animatu diren eragileen produktuak oso harrera ona izan du eta  profesional askoren interesa piztu dute.

Orokorrean, goi mailako produktuak aurkezten diren azoka profesionala denez bertan egoteko aukera izatea bultzada handia izan da Euskadiko Elikagai ekologikoak duten kalitatea eta dagoen aukera haundia erakusteko.

sustatu

Author sustatu

More posts by sustatu