Skip to main content
EkoberriakEkolurra kontseilua

Ostiral honetan emango zaio hasiera BIOTERRA 2021 azokari

By 2 ekaina, 20219 azaroa, 2021No Comments

Ostiral honetan emango zaio hasiera BIOTERRA 2021 azokari

Ekainaren 4, 5 eta 6an izango da Irungo Ficoban BIOTERRA 2021, Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka.

Ehun bat parte-hartzailek 50 ekintza baino gehiago antolatu dituzte aurtengo ediziorako: hitzaldiak, showcooking-ak, erakusketak eta tailerrak, besteak beste; gainera, arreta berezia jarriko zaio aurten ekonomia zirkularrari, eta lau ikuspuntutatik ekingo diote: kontsumoa, ehungintza, elikagaiak eta energia.

Kontseiluak 33 metro karratuko erakusmahai bat ipiniko du eta ekoizpen ekologikoari buruzko informazioa emateaz gain, Merkaturatze Sarea bisitariei aurkezteko baliatu nahi du. Gainera, On Egin kanpainaren berri emango du plataformaren bidez bonua lor daitekeelako. Horri esker, Bioterrako bisitariek ekoizleen produktuak erosi eta On Egin Bonua kanpainan parte hartu ahal izango dute.

Azokak antolatutako Sukaldean programaren barruan, Showcooking saio bat babestu du Ekolurrak ekainaren 4an 12:30etik 13:30era, bertan parte hartuko dute Ortutik Ahora, Ekolurra eta Harekok eta Sukalki desegituratua, Hareko txahal-haragi ekologiko eta Zallako tipula gorri ekologikoarekin prestatuko dute.

Ekainaren 5erako, berriz,  Ziurtagiri publikoak ekoizpen ekologikoan duen garrantzia hartuko dute mintzagai eguerdiko 12:00etan, 1. Aretoan, Iker Iglesias, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kideak, Mirian Otxotorena NNPEKen lehendakariak eta Jose Antonio Rico CEACVren lehendakariak.

Horrez gain, azokak irauten duen bitartean, egunean produktu ekologikoen sorta baten zozketa egingo da, Ekolurraren eskutik.

Admin

Author Admin

More posts by Admin