Negutegien maneiu ekologikorako gida teknikoa argitaratu dute Ekolurrak eta Biolurrek
Kantauriar isurialdeko baldintzetan negutegien maneiu ekologikoari buruzko material teknikoren gabeziari erremedioa jarri asmoz, 64 orrialdeko monografikoa landu da. Azpimarratzekoa ere Pantxika Halsouet baratzezaintza ekologikoko teknikari lapurtarraren ekarpena, bere materialetan oinarritu baita lan berri hau.
Negutegiak Kantauriar isurialdeko baldintzetan
Kantauriar isurialdeko klima baldintzetan, baratza ekologikoetako negutegien maneiurako gako nagusiak ematea da gida honen helburua. Material berriak baratza profesional batean negutegien beharra arrazoitu, dauden aukerak eta berauen erabilera azaldu, eta maneiuan kontuan hartu beharreko puntu nagusiak laburbiltzen ditu: lur lan eta laboreetatik hasi, eta ureztapen, aireztapen, txandakatze zein baldintza sanitarioen eta uztaren kudeaketara arte.
Negutegien maneiu ekologikorako gida euskara/gaztelera bertsio elebidunean argitaratu da eta Ekolurra zein Biolurren bulegoetan eskuratu ahal izango da 15 eurotan (12 euro ekologikoan altan dauden eragileentzat eta Biolurreko bazkideentzat).