Skip to main content

Gida berri batek erraztuko die udalei euren mendi-lurretako larreak ekologikoan ziurtatzea

By Ekoberriak, Ekoizpen ekologikoa, Gaurkotasuna

Gida berri batek erraztuko die udalei euren mendi-lurretako larreak ekologikoan ziurtatzea Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK-Ekolurra) gida praktiko bat prestatu du, eta horrek erraztuko die EAEko udalei eta kontzejuei euren mendi-lurretako larreak ekologiko gisa ziurtatzeko prozesua. Neurri honek aurrerapauso garrantzitsua dakar abeltzain eta ekoizle ekologikoentzat, izan ere, lur horiek Europako araudi ekologikoaren babespean erabiltzea ahalbidetzen du, berme handiagoekin…

Read More

Mendi lurren kudeaketa abeltzaintza eredu ekologikoarekin bateragarria izateko urratsa eman dute lau euskal udalerrik

By Ekoberriak, Ekoizpen ekologikoa, Gaurkotasuna

Mendi lurren kudeaketa abeltzaintza eredu ekologikoarekin bateragarria izateko urratsa eman dute lau euskal udalerrik Gaur, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Egunean, Amezketak, Ataunek, Zaldibiak eta Urduñak haien mendi lurrak nekazal ekoizpen ekologikoan ziurtatuko dituztela jendarteratu dute. Amezketa plazan egin da agerraldia, eta bertan parte hartu dute Amezketako, Ataungo, Zaldibiako eta Urduñako ordezkariek: Mikel Arteaga, Ioritz Berra, Ion Fontenla eta Iker Santocildes;…

Read More

Udako Azoka Ekologikoak bueltan dira: Elikagai ekologikoak plazara!

By Ekoberriak, Elkarteak, Gaurkotasuna

Udako Azoka Ekologikoak bueltan dira: Elikagai ekologikoak plazara! 12 herri eta helburu bat: elikagai ekologikoak herritarrengana gerturatzea eta agroekologiaren balioak plazaratzea. Uda honetan, gure lurraldeko kale eta plazak kolorez, zaporez eta konpromezuz jantziko dira, Udako Azoka Ekologikoen eskutik. 12 herritan egingo dira azoka berezi hauek, helburu nagusi batekin: elikagai ekologikoak herritarrengana gerturatzea eta agroekologiaren balioak plazaratzea. Aurtengo udan, berriz ere,…

Read More

Zabalik dago “Lurzorua” hezkuntza programan parte hartzeko deialdia

By Ekoberriak, Gaurkotasuna

Eskola-baratzeak eta ikaskuntza esanguratsua uztartzen dituen proiektua 2025-2026 ikasturtean ere martxan izango da. ENEEK-Ekolurrak sustatzen duen “Lurzorua” hezkuntza programak beste ikasturte bati ekingo dio, eta ikastetxeei zuzendutako parte-hartze deialdia zabalik dago jada. 2017an sortu zenetik, 4.000 ikasle baino gehiagok hartu dute parte esperientzia pedagogiko eta praktiko honetan, lur emankorraren balioa eta nekazaritza ekologikoaren oinarriak ezagutuz. Programaren hartzaile nagusiak 10 eta…

Read More

Erronka lortzea urruti bada ere, Nekazaritza ekologikoak gora egiten jarraitzen du Euskadin

By Ekoberriak, Gaurkotasuna

Erronka lortzea urruti bada ere, Nekazaritza ekologikoak gora egiten jarraitzen du Euskadin Lurren %6,7 eredu ekologikoan ziurtatuta dago, 5 urteetan %25era heldu beharko ginateke. Ekologikoan ziurtatutako azalerak 2024an nabarmen egin du gora %18, guztira 12.677 ha, 1.905 ha gehiago. Une honetan, Euskadiko nekazaritza lurren %6,7 ekologikoan ziurtatuta dago, oraindik urrun ‘Baserritik mahaira’ Europako Itun Berdearen helburua betetzetik, hau da: 2030ean…

Read More

Desitxuratzearen kontra, kontzeptu argiak

By Ekoberriak, Ekoizpen ekologikoa, Gaurkotasuna

Desitxuratzearen kontra, kontzeptu argiak Laborantza-lurrek, oro har, beren ekoizpen-ahalmena, hau da, emankortasuna galduz joan direla aspalditik hautemana dute nekazariek. Atera kontu: duela mende bat, 1924an, 6 nazionalitate desberdinetako 111 pertsonak parte hartu zuten Koberwitz-en (Silesia, Polonia) historiako nekazaritza ekologikoari buruzko lehen formakuntza-saiotzat hartzen den “Nekazaritza Biologiko-Dinamikoari buruzko Ikastaroa”-n, Rudolf Steinerrek emana. Topaketa hauek konferentzia ezberdinez osatu ziren, eta hitzaldi horien…

Read More
ekolurra
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.