Nekazaritza ekologikoaren erronkei buruzko Interecoren jardunaldietan parte hartu dugu
ENEEK-Ekolurrak Tenerifen egin diren Interecoren jardunaldietan parte hartu du. Topaketa horretan Estatuko nekazaritza ekologikoaren kontrol-agintaritza publikoetako ordezkariak bildu dira, sektorearen erronka eta aukera nagusien inguruan hausnartzeko.
«Etorkizuna ereinez: nekazaritza ekologikoa klima-aldaketaren eta elikadura-burujabetzaren aurrean» lelopean, jardunaldietan hainbat gai estrategiko landu dira, besteak beste, nekazaritza ekologikoaren egokitzapena klima-aldaketara, elikadura-burujabetza, Europako araudiaren bilakaera eta kontsumitzaileen konfiantza indartzeko bideak.
Ziurtapen-erakundeetako ordezkariek, administrazio publikoetako arduradunek eta sektoreko adituek nekazaritza ekologikoak Espainian dituen garapen-aukerak aztertu dituzte, ziurtapenaren garrantzia nabarmenduz, kontsumitzaileentzat zein eragileentzat berme eta konfiantza tresna gisa. Era berean, Europako araudiaren inguruko aldaketa-proposamenak eta sektorearen garapena errazteko administrazio-prozedurak sinplifikatzeko beharra ere izan dituzte hizpide.
Topaketak aukera eman du, halaber, kontrol eta ziurtapen-erakundeen arteko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, baita Interecok kontrol-agintaritza publikoen arteko koordinazio-gune gisa duen papera indartzeko ere. Horren guztiaren helburua da lurraldearekin konprometitutako nekazaritza- eta elikadura-eredu jasangarriago, erresilienteago eta bidezkoago baten alde lanean jarraitzea.


