Skip to main content

Eskola-baratzeak eta ikaskuntza esanguratsua uztartzen dituen proiektua 2025-2026 ikasturtean ere martxan izango da.

ENEEK-Ekolurrak sustatzen duen “Lurzorua” hezkuntza programak beste ikasturte bati ekingo dio, eta ikastetxeei zuzendutako parte-hartze deialdia zabalik dago jada. 2017an sortu zenetik, 4.000 ikasle baino gehiagok hartu dute parte esperientzia pedagogiko eta praktiko honetan, lur emankorraren balioa eta nekazaritza ekologikoaren oinarriak ezagutuz.

Programaren hartzaile nagusiak 10 eta 14 urte arteko ikasleak dira –Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak eta DBHko 1. eta 2. mailakoak– eta eskola-baratzea duten ikastetxeei bereziki zuzenduta.

Lurzorua programaren helburu nagusiak dira:

  • Ikasleei lur emankorra zaintzearen garrantzia helaraztea.
  • Ortugintza ekologikoa oinarri hartuta, eskolako curriculumeko hainbat arlo modu praktiko eta integratuan lantzea (biologia, geologia, matematika…).
  • Etorkizuneko ekoizle eta kontsumitzaile izango diren gazteak ekoizpen eta kontsumo eredu jasangarrietan heztea.

Esperientzia praktiko eta aberasgarria

Jarduera Jauregibarria baserrian hasten da, non programaren aurkezpena egiten den. Ondoren, ikasleek nekazari profesional baten eskutik baratze ekologiko bat bisitatzen dute. Egun osoan zehar, ikasleek froga praktikoak, lurraren analisia, eta laborantza ekologikoaren funtsezko kontzeptuak lantzen dituzte ( Lurzoruaren osasun diagnostiko erreala). Azkenik, ENEEK-Ekolurraren, egindako lanari amaiera ematen zaio, egunean jasotako emaitzak txosten batean bilduta.

Nola parte hartu

Programa doakoa da, eta Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean garatzen da.

Ikastetxeek dagoeneko 2025-2026 ikasturteko edizioan parte hartzeko izena eman dezakete. Informazio gehiago eta izen-ematea egitea:

Informazio gehiagorako:
📧 info@ekolurra.eus
📞 94 612 34 56

sustatu

Author sustatu

More posts by sustatu
ekolurra
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.