Skip to main content

Baratza ekologikoen bideragarritasunerako lanketa kolektiboa

Baratza ekologikoen bideragarritasunerako lanketa kolektiboa Lan honetan 10 baratzezainen kasuak aztertu dira, bisita eta inkesta batzuen bidez, bideragarritasun tekniko- ekonomikoa eta soziala ezagutzeko. Bideragarritasuna gakoa da edozein jardueran. Izan alor pertsonalean, profesionalean zein kolektiboan, proiektu baten jarraipena kolokan dago bideragarritasuna ez bada bermatzen. Ekonomiak baldintzatzen du ekimen baten jarraipena, noski, baina ez bakarrik. Azken finean, ekonomiak bezain besteko garrantzia dauka…

Read More

Hareko proiektua martxan da

Hareko proiektua martxan da   Martxan da behi-haragi ekologikoa etenik gabe hornitzeko estrategia integralaren garapena Euskadiko ekoizpen ekologikoak garapen mugatua izan du orain arte, Europako beste eskualde batzuekin alderatuta. Haragi ekologikoaren ekoizpen-ereduei erreparatuta, ustiategi gutxi batzuek haragia ekoizten dute etxaldean bertan, eta zikloa ixten dute, batez ere paketetan zuzenean salduta eta sasoitasun nabarmena duen produktu batekin. Gehienek, aldiz, esne-behiak hazten…

Read More

Negutegien maneiu ekologikorako gida teknikoa argitaratu dute Ekolurrak eta Biolurrek

Negutegien maneiu ekologikorako gida teknikoa argitaratu dute Ekolurrak eta Biolurrek   Kantauriar isurialdeko baldintzetan negutegien maneiu ekologikoari buruzko material teknikoren gabeziari erremedioa jarri asmoz, 64 orrialdeko monografikoa landu da. Azpimarratzekoa ere Pantxika Halsouet baratzezaintza ekologikoko teknikari lapurtarraren ekarpena, bere materialetan oinarritu baita lan berri hau. Negutegiak Kantauriar isurialdeko baldintzetan Kantauriar isurialdeko klima baldintzetan, baratza ekologikoetako negutegien maneiurako gako nagusiak ematea…

Read More

Sektore ekologikoa Euskadin: hazkuntza iraunkorra

Sektore ekologikoa Euskadin: hazkuntza iraunkorra Ziurtatutako azalera %26 hazi da EAEn aurreko urtearekin alderatuta Euskadiko nekazaritza ekologikoak aurreko urteetako goranzko joeran jarraitzen du, eta 2020aren hasieran argitaratutako estatistikek irudikatzen dutenez, urtetik urterako hazkundea %26koa izan da ziurtutako azaleran (5661 Ha, 4103 ekologikoak, 752 konbertsioan eta 806 inskripzio berrian) eta% 7 operadore kopuruan (627). 2020ko abuztuan eguneratutako datuek adierazten dute EAEko…

Read More
Page 2 of 2
1 2