Sektore ekologikoa Euskadin: hazkuntza iraunkorra
Ziurtatutako azalera %26 hazi da EAEn aurreko urtearekin alderatuta
Euskadiko nekazaritza ekologikoak aurreko urteetako goranzko joeran jarraitzen du, eta 2020aren hasieran argitaratutako estatistikek irudikatzen dutenez, urtetik urterako hazkundea %26koa izan da ziurtutako azaleran (5661 Ha, 4103 ekologikoak, 752 konbertsioan eta 806 inskripzio berrian) eta% 7 operadore kopuruan (627). 2020ko abuztuan eguneratutako datuek adierazten dute EAEko operadore ekologikoak dagoeneko 657 direla, eta azalera berriro ere %16,9 hazi dela 2019ko abendutik (6620 Ha).
Orientazioka eguneratutako datu gehiago falta direnez (urte bukaera arte ez dira prest egongo), 2020ko martxoan argitaratutako estatistikak laburtuko ditugu.
Ekoizpen bejetalak erritmoa markatzen jarraitzen du inskribatutako operadore kopuruan
Gipuzkoak jarraitzen du operadore ekologiko gehien dauzkan Herrialde gisa (302, %5,22ko igoera); Bizkaian, aldiz, 254 operadore daude inskribatuta (%10,9ko igoera). Araban 226 operadore daude (%8,6ko igoera).
Ekoizpen begetalak izan du, berriro ere, hazkunderik handiena operadore kopuruan: 33 ekoizle berri, 422 guztira (+% 8,4). Lurraldeka, Bizkaian 15 alta berri erregistratu dira 144 operadoretara iristeraino, Araban 11 izan dira altak (133 guztira) eta Gipuzkoan 7 (145 guztira).
Animalien ekoizpena maila apalagoan hazi da, 10 abeltzain gehiago, 104 operadoretara iritsi arte (%10,6ko igoera). Herrialdeka, Araban 5 alta erregistratu dira (20 guztira) eta Bizkaian beste 5 (41 guztira). Gipuzkoan ez da beste inkorporaziorik erregistratu azpisektore honetan, baina, hala ere, operadore gehien dituen lurraldea izaten jarraitzen du (43).
Eraldatzaileen kasuan, urtetik urterako hazkundea motelagoa izan da (%4,9; guztira, 169); hala ere, sektore hau nabarmentzekoa da duen garrantzi erlatiboagatik, Euskadiko operadore ekologikoen erroldaren ia %27 osatzen baitu.
Produktu ekologikoak merkaturatzen dituzten enpresen kopuruak hazten jarraitzen du, eta 6 operadore berri gehiago ditu, 72 guztira (%9ko igoera).
Inskribatutako azalerak jauzi polita eman du
Iazko daturik azpimarragarriena Ekolurrak kontrolatzen eta ziurtatzen dituen hektareen kopuruak utzi zuen, urteen arteko hazkundea %26koa izan baitzen. 1195 hektarea berri inskribatu ziren (5661 hektarea guztira). Lurraldeka, Arabak logika betetzen jarraitzen du, eta ziurtatutako azaleraren proportzio handiena duen lurraldea da (guztizkoaren %57,3, 3245 ha, %18,6ko hazkundearekin). Ondoren, Gipuzkoa dator (guztizkoaren %21,6, 1224 Ha, %44,3ko hazkundearekin), eta bigarren postua kendu dio Bizkaiari (guztizkoaren %21, 1191 Ha, %34,9ko hazkundearekin esanguratsuarekin edonola ere).
Larreak eta belardiak dira labore ekologiko aipagarrienak, azalera% 28 handitu eta 3579 hektarea hartzen baitute. Arabak alderdi horretan azalera gehien barnebiltzen jarraitzen du (1700 Ha, %15eko hazkundearekin), baina Gipuzkoan (%48,7 gehiago, 882 Ha-raino) eta Bizkaian (%35,9 gehiago, 998 Ha guztira) izandako hazkundea ere nabarmendu behar da.
Mahatsondoak garrantzia hartzen jarraitzen du sektore ekologikoan, ziurtatutako azalera guztiaren %16 hartzen baitu: 930 Ha (%25,1eko hazkundea). Araban daude ziurtatutako mahasti gehienak: 891 Ha (%22,3 gehiago), 27 Ha (%800 gehiago, 24 Ha berri izena emanda) eta 12 Ha Gipuzkoan (hazkunderik gabe).
Ekoizpen begetalera bideratutako azaleran pisu erlatibo txikia izan arren (ziurtatutako azalera guztiaren %3,4, 192 Ha), barazki ekoizpenaren garapena aipagarria da; izan ere, hazkunde-datu nabarmenak eman dira Bizkaian (14 Ha berri, hau da, %20,3ko hazkundea, 83 Ha-raino) eta Gipuzkoak (22 Ha berri, 77 guztira, %40ko hazkundea), hurrenez hurren.
Fruta-ekoizpenen bilakaera ere azpimarragarria da, %28,9ko hazkundea eman baita 357 hektareara iritsi arte. Atal honetan Gipuzkoa nabarmentzen da, landaketen %66,1 biltzen baitu (236 Ha eta %37,2ko hazkundea). Araban ere hazkunde nabarmena izan da fruta-arbolei dagokienez, eta 42 hektareara iritsi da, iaz baino % 27,2 gehiago.
Azkenik, nabarmendu behar da ekoizpen ekologikoaren funtsezko jarduera ezartzen ari dela: ongarri berdeak eta lugorria; izan ere, horien azalera %61,7 handitu da, 131 Ha-ra iritsi arte.
Alderdi negatibo gisa, esan behar da 2018tik 2019ra bitartean bajan eman direla haziak eta landarea ekoizteko iaz zeuden bi hektareetatik 1,5.
Eraldaketa pixkanaka hazten ari da
Eraldatze-jarduerak nahiko egonkor mantendu dira, eta 13 alta berri eman dira (215 guztira, %6,4 gehiago). Landare-jatorriko produktuak eraldatzeko jarduerak 168 dira, eta animalia-jatorriko produktuetara dedikatzen direnak 47. Produktu begetalak eraldatzeko jardueren artean, hauek dira garrantzitsuenak: kontserbak eta zukuak (32 jarduera, %10,4ko hazkundea), ogia eta pasta jangarrien elaborazioa (31 operadore, %6,7ko hazkundea) eta ardogintza (35 upategi, %9,3ko hazkundea). Jarduera guztien %59 suposatzen dute hiruren artean. Herrialdeka, Gipuzkoa nabarmentzen da, inskribatutako operadore guztien %51 biltzen baitu (109).
Animalia-jatorriko produktuen eraldaketari dagokionez, esnea, gaztak eta esnekiak egitea (17 eragile, horietatik 6 Bizkaian eta 11 Gipuzkoan) eta itsasoko produktuen kontserbak egitea (10 eragile, 6 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan) nabarmentzen dira.
Abeltzaintza erritmo onean hazten da
Aurreko urtearekin alderatuta, %16,9 hazi da abeltzaintzara ekologikoan jarduten duten abeltzainen kopurua (131 operadore 2020ko hasieran). Abeltzaintza ekologikoak pisu espezifikoa irabazten jarraitzen du EAEn. 19 alta erregistratu dira, eta nabarmentzekoa da Gipuzkoak jauzi on bat eman eta Bizkaia harrapatzen duela (Herrialde bakoitzean 54 ganadutegi ekologiko daude). Araban kokatzen dira beste 23.
Ekoizpen orientazioei dagokienez, aipatzekoak dira haragitarako behiak, 41 operadorerekin (10 Araban, 15 Bizkaian eta 16 Gipuzkoan) eta % 31ko hazkundearekin; haragitarako ardiak (% 17ko hazkundea, 22 guztira, 4 Araban, 8 Bizkaian eta 10 Gipuzkoan); eta erruteko hegaztiak, % 15 hazkundearekin (19 operadore, 1 Araban, 11 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan).