Tokiko Produktuaren Eguna ospatuko dute Donostian
Datorren ostiral eta larunbatean, urriaren 5 eta 6an, alegia, Tokiko Produktuen Eguna – Tokiko Produktuaren Azoka ospatuko da Donostian Donostiako Sustapenak antolatuta. Laugarren edizioa izango da aurtengoa eta Boulevarden prestatuko duten karpa batean jarriko dituzte produktuak erakusgai eta salgai. Tokiko produktuen artean, jakina, produktu ekologikoak ere izango dira aukeran, eta bertan parte hartuko dute Kontseiluko kide diren Karabeleko Etxaldea, Lurraren Orena, Aikur eta Amallubi Baserriak. Azokaren ordutegia 9:00etatik 20:00etara izango da.
Bestalde, Tokiko Produktuaren Egunaren harira, Elikadura Ekologikoari buruzko gure erakusketa ibiltariak ere Donostia bisitatuko du ostiraletik igandera, urriaren 4tik 7ra. Erakusketa-kontenedorea Katalunia plazan izango da honako ordutegi honetan:
Azaroaren 4an: 16:00-19:00
Azaroaren 5ean: 10:00-13:00 / 16:00-19:00
Azaroaren 6an: 10:00-13:00 / 16:00-19:00
Azaroaren 7an: 10:00-14:00
Gainera, informazio puntua izango dugu bertan bisitarien zalantzak argitzeko.