KONTSEILARIAK

Kontseiluko lehendakaritza:

Lehendakaritzaordea:

Judit Garcia Llorens

Olaberria, Gipuzkoa

Nekazaritza-ingeniaria eta abeltzaina

Proiektua: Etxeberri Goikoa EZ.

Txekorren haragia paketetan saltzen dugu eta esnearekin hainbat gazta mota egiten ditugu, salmenta zuzenaren bitartez merkaturatzen ditugunak”

Garikoitz Aiesta Etxaniz

Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa

Abeltzaina eta Deba Garaiko Landa Garapen Teknikaria

Proiektua: Mandubi-Zahar

“Salmenta zuzena egiten dugu beste  5 baserritarrekin batera, haragia “Goiekoharagia-Goierriko Haragi Ekologikoa” markarekin merkaturatzen dugu”

Ekoizpen-ustiategien jabe direnen ordezkariak:

nekane

Nekane Tomasena Elorza y otro CB

Orereta, Gipuzkoa

Baratzezaina

Proiektua: Lurraren Orena.

“Salmenta zuzena egiten dugu: saskiak prestatzen ditugu, azokara jaisten gara eta denda batzuetan saltzen dugu. Sektorean sinesten dugu eta Euskal Herrian Agroekologia bultzatzeko lan egiten dugu. Biolurreko kide naiz”

Raul Rituerto Turrado

Azazeta, Araba

Abeltzaina eta nekazaria

Proiektua: Ekokela.

“Haragitarako behiak, ardiak eta zaldiak ekoizten ditugu lurra zainduz. Gure abereek behar duten elikagai ia guztia ekoizten dugu. Natuaraba elkarteko kide naiz, eta Kontseiluko kide izan nintzen 2014-2018 legegintzaldian”.

sonia

Sonia Ingunza Zumalde

Bizkaia, Areatza

Baratzezaina

Proiektua: Asterriabio.

“EHNE Bizkaiako kidea naiz eta Lurrekon eta agroekologiaren aldeko elkarte desberdinetan parte hartzen dut”.

Produktuak eraldatu, inportatu eta/edo merkaturatzen dituzten ordezkariak:

Anna Montserrat

Maeztu, Araba

Nazioarteko merkataritza ikasketak

Proiektua: Mendialdeko Ogia Koop Elk Txikia

“Modu autodidaktan hasi ginen okindegiko lanbidea ikasten, eta gaur egun Maeztun dugu gure lantegia.Gari zaharrak berreskuratzeko proiektuetan laguntzen dugu, hala nola, Sabandoko gari gorria berreskuratzeko proiektuetan, Bionekazaritzako kideen eta Hazien Sarearen eskutik”.

Jose Ramon Arrieta

Antzuola, Gipuzkoa

Artzaia

Proiektua: Pikunietako Artzaiak EZ

“Gure ardiak baserriaren bueltako belardietan bizi dira, inguruko belardi eta mendietako belarrarekin elikatuz. Ardien esnea eraldatzen dugu gazta mota ezberdinak egiteko. Salmenta zuzenera bideratzen dugu gure ekoizpen guztia. Biolurreko eta EHkolektiboko kidea naiz”

nadia

Nadia Lopez Ruiz

Zeberio, Bizkaia

Baratzezaina

Proiektua: Maskilu Kontserbera Agroekologiko Elkartea.

“Kontserbak eta marmeladak eraldatzen ditut Maskilun, eskualdeko hainbat baserritarrek osatutako kontserba talde batean, eta Barazkilo Agroekologico proiektuko kidea naiz. Kontsumo taldeen bidez zuzeneko salmenta egiten dugu Bilbon, Ugaon eta Zeberion. Bizilur biltzarreko kidea”.